Michal Kováč

Wikipedia, Entziklopedia askea
Michal Kováč

1. Eslovakiako presidente

1993ko martxoaren 2a - 1998ko martxoaren 2a
← baliorik ez - Rudolf Schuster
Txekoslovakiako Batzar Federaleko kidea

1990 - 1992ko abenduaren 31
Bizitza
JaiotzaĽubiša1930eko abuztuaren 5a
Herrialdea Eslovakia
 Txekoslovakia
HeriotzaBratislava2016ko urriaren 5a (86 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: Parkinsonen gaixotasuna
Familia
Ezkontidea(k)Emília Kováčová
Familia
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Economics in Bratislava (en) Itzuli
Hizkuntzakeslovakiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, pedagogoa, ekonomialaria, bankaria eta unibertsitateko irakaslea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa People's Party – Movement for a Democratic Slovakia (en) Itzuli
Txekoslovakiako Alderdi Komunista

Find a Grave: 170900709 Edit the value on Wikidata

Michal Kováč (Ľubiša, Txekoslovakia, 1930eko abuztuaren 5aBratislava, 2016ko urriaren 5a) eslovakiar politikaria izan zen, Eslovakiako Errepublikaren lehen presidentea 1993-1998 bitartean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomiako ikasketak egin zituen Bratislavan. 1956tik 1989ra bitartean bankuetan lan egin zuen, eta 1967tik aurrera Zivnostenska banketxearen zuzendariorde izan zen Londresen. 1970ean mailaz beheratu eta bankuko enplegatu soil bihurtu zuten, baita Txekoslovakiako Alderdi Komunistatik egotzi ere, sobietarren inbasioaren eta komunisten kontrol politikoaren aurka azaltzeagatik, 1968ko Pragako Udaberriaren ondoren.

1978an ekonomia-gaietako eskolak ematen hasi zen Bratislavako Unibertsitatean. 1989an komunisten nagusitasuna bukatzea ekarri zuen Belusezko Iraultzaren ondoren, Eslovakiako Finantza ministro izendatu zuten. Lehenengo hauteskunde libreen ondoren, 1990ean, karguan berretsi zuten, baina 1991ko maiatzean dimisioa eman zuen, Eslovakiako lehen ministro Vladimir Meciarren dimisioarengatik protesta egiteko. Kováček bat egin zuen Meciarren alderdi berriarekin, eta 1992ko hauteskundeetan Eslovakiako Biltzar Federaleko lehendakari hautatu zuten.

1993ko urtarrilaren 1ean Txekoslovakiako federazioa bi errepublika independentetan banatu zen: Txekiako eta Eslovakiako errepublikak. Kováč Eslovakiako Errepublikako lehendakari hautatu zuten 1993ko hasieran, gobernuko ministroak izendatzeko eta kentzeko ahalmenarekin. Kováčen kargua Meciar lehen ministro berriaren laguntzari esker sendotu zen, baina 1993ko bukaeran hautsi egin zen bien lankidetza, eta Kováček autoritarismoaz eta ustelkeriaz akusatu zuen lehen ministroa. Josef Moravcikek hartu zuen Meciarren lekua 1994ko martxoan, baina Meciarrek atzera eskuratu zuen lehen ministro kargua, iraileko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Kováč lehendakariaren agintaldia bukatu zenean, 1998ko martxoan, Meciarrek berak hartu zuen estatuaren buruzagitza.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michal Kováč Aldatu lotura Wikidatan