Vladimir Golenistxov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Vladimir Golenistxov
WladimirGolenischeff.jpg
Bizitza
Izen osoa Владимир Семёнович Голенищев
Jaiotza San Petersburgo1856ko urtarrilaren 17a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Lehen hizkuntza errusiera
Heriotza Niza1947ko abuztuaren 5a (91 urte)
Hobiratze lekua Russian Orthodox Cemetery in Nice
Hezkuntza
Heziketa Faculty of Oriental Studies of the St. Petersburg University
Hizkuntzak errusiera
Jarduerak
Jarduerak egyptologista
Enplegatzailea(k) Kairoko Unibertsitatea

Vladímir Semionovitx Golenistxoverrusieraz: Влади́мир Семёнович Голени́щев— (San Petersburgo, Errusiar Inperioa, 1856ko urtarrilaren 29a - Niza, Frantzia, 1947ko abuztuaren 5a) egiptologo handia izan zen, egiptologiaren aitzindarietako bat.

Golenistxov Errusiako aitoren sendi zahar batean zuen jatorria eta San Petersburgoko unibertsitatean ikasi zuen. 1884-85ean, indusketak antolatu eta finantzatu zituen Wadi Hammamaten (Egipto), eta gero, 1888-89an Tell el-Maskhutan ikertu zuen. Hurrengo bi hamarkadetan hirurogei aldiz baino gehiagotan Egiptora bidaiatu zuen eta 6.000 egiptoar zaharki baino gehiagoko bilduma handia pilatu zuen, garrantzi handikoak diren zenbait dokumentu barne hartuta: Moskuko matematika papiroa, Unamonen historia eta Faiyumgo zenbait erretratu. Hermitageren hainbat papiro ere argitaratu zituen, esaterako Nefertiren profezia, Hermitage museoan zainduta dagoena.

Bere bilduma Puxkin museori saldu zion 1909an. 1917ko errusiar iraultzaren ondoren, ez zen Errusiara itzuli, Nizan eta Kairon kokatuz. Egipton, Kairoko unibertsitateko Egiptologia katedra ezarri eta egon zen 1924tik 1929ra. Kairoko Egiptoar Museoak ere kontratu zuen, non papiro hieratikoak katalogatu zituen.

Nizan hil zen, 90 urte zituela. bere dokumentuetako batzuk Oxfordeko Griffith Instituten daude.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]