Edukira joan

Vlorako Gerra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vlorako Gerra
Erlojuaren arabera: Italiar basea; Albaniar soldaduak; Harrapatutako Italiar kanoiak
Data1920ko ekainak 4 - abuztuak 2
LekuaVlorë
EmaitzaAlbaniar garaipena
Gudulariak
 Albania  Italiako Erresuma
Buruzagiak
Qazim Koculi
Ahmet Lepenica
Selam Musai
Spiro Jorgo Koleka
Aristidh Ruçi
Xhemal Aranitasi
Ahmet Zogu
Giovanni Giolitti
Settimio Piacentini
Enrico Gotti
Indarra
10.000 guztira; 4.000 soilik parte hartu zuten 25.000 guztira; parte hartze txikiagoa malariagatik
Galerak
750 - 3.000 hildako inguru 2.000 hildako inguru, gehienak malariaz jota

Vlorako gerra Albaniako Vlorë eskualdeko gatazka militar bat izan zen Italiako Erresumaren eta albaniar nazionalisten artean. 1920 urtean Albaniar nazionalistek Vlorë lau aldiz erasotu zuten, 1914tik Italiak okupatua. Erasoei aurre egiten zieten bitartean, tropa italiarrek malariaz jota ehunkatan hil ziren, laguntzarik jaso gabe, Anconako bersaglieriek Albaniara joateko aginduari ezetz egin baitzioten. Gerra Biennio Rossoko agitazioen testuinguruan eman zen.[1] Giovanni Giolitti Italiako lehen ministroak, Vlorëren okupazioa alferrikakoa eta ezohikoa zelakoan, abuztuan hitzarmen bat negoziatu zuen albaniarrekin. Horren ondorioz, Italiak Albania mandatu bihurtzeko eta Vlorëren okupazioa jarraitzeko planak bertan behera utzi zituen. Nolanahi, Albaniaren gaineko babes diplomatikoa mantendu zuen, bere independentzia ziurtatzeko, eta Saseno uhartea (Sazan Albanieraz) anexionatu zuen. Nazioen Ligako Enbaxadoreen Biltzarrak armistizio akordioa urtebete geroago berretsi zuen, albaniarren subiranotasuna eta italiarren interes bereziak berretsiz. Vlorako gerra Albaniaren independentziaren historian une garrantzitsutzat jotzen da.[2][3] Aldi berean, 1920ko Tiranako Ituna Albania Italiako eragin eremura pixkanaka eraman zuen lehen tratatua izan zen.[4] Bai Albaniako Batzordeak bai Italiako Atzerri Ministerioak garaipena aldarrikatu zuten eta akordioekiko poza adierazi zuten;[5][6] autore askok ez dituzte 1920ko gertakizunak benetako gatazka bat bezala tratatzen, eta "Vlorako gerra" kontzeptua bera ere arraroa da historiografian.

Lehen Mundu Gerran aliatu gisa Entente Hirukoitzarekin bat egin aurretik, Italiako Erresumak Londresko itun sekretua sinatu zuen. Hitzarmenaren arabera, Italiak Alemaniari eta Austria-Hungariari hilabeteko epean gerra deklaratuko ziela agindu zuen, gerra amaitzean lurralde-irabazien truke. Tratatuaren 6. eta 7. artikuluak Italiak hartuko zituen Albanian agindutako lurraldeei buruzkoak ziren:[7]

  • 6. artikulua Italiak subiranotasun osoa jasoko du Valonaren (Vlorë), Saseno (Sazan) uhartearen eta inguruko lurraldearen gainean...
  • 7. artikulua Trentino eta Istria 4. artikuluaren bidez, Dalmazia eta Adriatikoko uharteak 5. artikuluaren bidez eta baita Vlorëko golkoa ere lortu ondoren, Italiak konpromisoa hartzen du, Albania Italian estatu txiki, autonomo eta neutralizatu bat eratuz gero, Frantziak, Britainia Handiak eta Errusiak Albaniaren iparraldeko eta hegoaldeko barrutiak Montenegro, Serbia eta Greziaren artean birbanatzeko duten balizko nahiaren aurka ez egiteko. Albaniako hegoaldeko kostaldea, Italiako Vlorë lurraldearen mugatik Stilos lurmuturreraino, neutralizatu egin behar da. Italiak Albaniako knapo-politika zuzentzeko eskubidea izango du, eta, nolanahi ere, Italiak Albaniarentzat lurralde aski zabal bat bermatu beharko du, bere mugak Grezia eta Serbiako mugekin bat egin ahal izateko, Obedako aintziraren mendebaldean.1920an, Parisko Bake Konferentziako aliatuek ez zuten oraindik Albaniaren etorkizunari buruzko erabakirik hartu, baina Italiak Vlorëren gaineko subiranotasunari buruz egindako aldarrikapenek ez zuten inoiz erronka esanguratsurik izan. Francesco Saverio Nitti lehen ministroak ere agindu bat eskatu zuen Londresko itun sekretuaren ondoren.

1920an, Parisko Bake Biltzarreko aliatuek ez zuten oraindik Albaniaren etorkizunari buruzko erabakirik hartu, baina Italiak Vlorëren gaineko subiranotasunari buruz egindako aldarrikapenek ez zuten inoiz erronka esanguratsurik izan. Francesco Saverio Nitti lehen ministroak Albaniaren gaineko "mandatua" eskatu zuen, Londresko itun sekretua jarraituz.[8]

Gerraren garapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Albaniar matxinoek erabilitako bandera

Gatazka ekainaren 4an hasi zen, Settimo Piacentini jeneral italiarrak Vlorëko barrutiaren kontrola gobernu albaniarraren esku utzi nahi izan ez zuenean. Albaniak aurretik italiarren okupazio gehienak herrialdetik arrakastaz kanporatu zituen. Italiak Ahmet Zoguk, orduan Albaniako Barne ministroak, ebakuazioarekin jarraitzeko egindako eskaerari uko egin ondoren, albaniarrek Defentsa Batzorde Nazionala eratu zuten, Qazim Koculi buru zela, eta bolondresak errekrutatzen hasi ziren. Ahmet Lepenicak indar armatuen agintea hartu zuen, 4.000 soldadu inguru. Albaniar matxinoak gaizki armatuta zeuden eta batzuek, suzko armarik gabe, makilez eta harriz borrokatu zuten. Vlora inguruan 25.000 soldadu italiar zeuden artilleriaz hornituak.[2]

Albaniarrei bertako bolondresak batu zitzaizkien, 10.000 borrokalari irregular baino gehiagoko indarra sortuz. Kopuruak gora egin arren, 4.000 albaniarrek baino ez zuten parte hartu gatazkan. Indar honen barruan Banda e Vatrës zegoen, Estatu Batuetan sortutako talde militar albaniarra, Durrësera iristeko 23 egunez txalupan bidaiatu zuena. Albaniar tropen eta mugimendu iraultzaile komunisten aurrerapenak, italiar armadaren istiluekin batera, Vlorako soldadu italiarrak indartzea ezinezkoa egin zuen. Ondorioz, soldadu italiarrak Vloran gotortu ziren, malariaz jota eta agitazio komunistaren mehatxupean, eta inolako agindurik jaso gabe; hiria defendatu zuten ekainaren 5ean, ekainaren 6an, ekainaren 11n eta uztailaren 24an egindako lau erasoetatik.[2][9]

Gerraren amaiera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Albaniarrek harrapatutako italiar artilleria, 1920

Geldialdi militarrak hiru hilabete iraun zuen, Italiako eta Albaniako gobernuek Tiranako Ituna sinatu zuten arte, eta horrek amaiera eman zion gatazkari.

  • Italiak Albaniaren autonomia aitortu eta defendatuko du, eta, Saseno bakarrik mantenduz, Vallona utziko du.

Albaniaren eta atzerriko herrialde baten arteko lehen akordio diplomatikoa izan zen. Itunak estatu albaniarraren lurraldea gehiago zatitzea eragotzi zuen. Albaniak mendebaldeko potentziek independentzia aitortzea lortu zuen, 1913ko mugak mantenduz.[10]

Enbaxadoreen Nazioarteko Biltzarrak Tiranako Ituna 1921eko azaroan berretsi zuen. Italiarren interes bereziak aitortzen zituen Albanian, albaniarren independentzia berresten zuen bitartean. Giovanni Giolitti, garai hartako Italiako lehen ministroa, pozik agertu zen itunarekin, hitz hauekin:

"Benetan interesatzen zaiguna Vallonak (Vlorë) gure aurkako operazio basea ez osatzea da; eta helburu hori Sasseno uhartetxoaren okupazioarekin lortu da, badiaren bokalean bertan dagoena... Arrazoi horiengatik, Parisko Albaniako Konferentziak eman zigun aginduari uko egitea erabaki nuen. Horrek erantzukizun handia ekarriko zuen, inolako irabazirik gabe. Albaniaren babes diplomatikora mugatuko dugu gure ekintza, beste estatu batzuen helburuen aurka, eta Vallona bertan behera utziko da, trukean Sassenoren jabetza aitortzea bermatuz."

Hala ere, Benito Mussolinik Vlorëko gertakizunei "Albaniako Caporettoa" esaten zion.[5] Boterea hartzean albaniarren independentzia berretsi zuen, eta 1923ko Korfuko krisia eragin zuen Greziarekin mugako desadostasun baten ondoren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Italieraz) Paolini, Marcello. (1982). «I fatti di Ancona e l'11º Bersaglieri (giugno 1920)» Quaderni di Resistenza Marche.
  2. a b c Schwandner-Sievers, Stephanie, ed. (2002). Albanian identities: myth and history. (1. publ. argitaraldia) Hurst ISBN 978-1-85065-572-5. (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
  3. (Italieraz) Giacomini, Ruggiero. (2010). La rivolta dei bersaglieri e le Giornate Rosse - I moti di Ancona dell'estate del 1920 e l'indipendenza dell'Albania. .
  4. (Italieraz) Tiranako Tratatuak. .
  5. a b (Ingelesez) Arhire et al., Sorin. (2019). The Paris Peace Conference (1919-1920) and Its Aftermath: Settlements, Problems and Perceptions.. Cambridge Scholars Publishing, 112 or. ISBN 9781527543959..
  6. Sforza, Carlo. (2023). «Préface du comte Carlo Sforza à la première édition (1950)» De la discorde à l’entente (Direction des Archives): 9–12. ISBN 978-2-7355-0960-7. (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
  7. Howard., Christopher. (1941-03). «The Treaty of London, 1915 1» History 25 (100): 347–355.  doi:10.1111/j.1468-229x.1941.tb00752.x. ISSN 0018-2648. (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
  8. Seton-Watson, Christopher. (2024-02-23). Italy from Liberalism to Fascism.  doi:10.4324/9781003465898. (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
  9. «Gli Italiani si ritirano dall'Albania» digilander.libero.it (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
  10. Longworth, Philip. (2007-01). «The Six Month Kingdom: Albania 1914 by Duncan Heaton-Armstrong G. Belfield B. Destani Albania and King Zog: Independence, Republic and Monarchy 1908-1939 by Owen Pearson (review)» Slavonic and East European Review 85 (1)  doi:10.1353/see.2007.0052. ISSN 2222-4327. (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]