Vali (Islam)
Itxura
(«Wali» orritik birbideratua)
Valia (arabieraz والي wāli) zenbait estatu musulmanetan, probintzia edo eskualde bateko gobernadorea da[1]. Bere ardurapean dagoen unitate administratiboak valierri du izena.[2]
Emirrak edo kalifak izendatua, Al-Andalusen administrazio zibila zuen ardurapean eta buruzagi militarrak edo caid izendatzen zituen.
Otomandar Inperioan sultanak izendatzen zuen bere probintziak gobernatzeko. Egun oraindik titulua erabiltzen da: Aljerian bere 48 probintzia gobernatzen dituzte, Marokon bere 16 eskualde, Irango Lorestan probintziaren gobernadoreak titulu hori dakar, eta abar.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |