Wallerant Vaillant
Wallerant Vaillant | |||
---|---|---|---|
(1655) | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Lille, 1623ko maiatzaren 30a | ||
Herrialdea | Zazpi Herbehere Batuen Errepublika | ||
Heriotza | Amsterdam, 1677ko abuztuaren 28a (54 urte) | ||
Familia | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Irakaslea(k) | Erasmus Quellinus II.a | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | margolaria, marrazkilaria, copper engraver (en) eta artista bisuala | ||
Lan nabarmenak | |||
Genero artistikoa | erretratua |
Wallerant Vaillant (1623ko maiatzaren 30a – 1677ko abuztuaren 28a) holandako Urre Aroko margolaria. Kedarrezko grabatu (mezzotint) teknika erabili zuen lehendabizietako margolaria eta ziurrenik, teknika hobetzea lortu zuen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lillen jaioa, bost anaien artean zaharrena eta bostak margolari apartak izan ziren.
- Jacques (1625-1691) Italiara joan zen eta Erromako Bentvueghels taldeko kide izan zen, Leeuwrik ezizenez ezaguna. Ondoren Berlinera joan zen bizitzera.
- Jan (1627-1668) grabatzailea bera, Frankenthal[1] eskolako kidea izan omen zen, eta geroago Frankfurten merkatari aritu izan zen.
- Bernard (1632-1698) Wallerant-i bidaia guztietan lagundu zion, azkenik Rotterdam-en bizi eta bertan Wallonian Elizan diakono izan zen.
- Andreas (1655-1693), bostetatik gazteena, Paris-en grabatzaile lanetan aritu zen eta Berlinera anaia bisitatzera joan zenean zendu zen.
Wallerant antza Erasmus Quellinus II (1607-1678) margolariaren ikasle izan zen Anberesen. 1643 urtean gurasoekin Amsterdamra joan eta 1647an Middelburg-en bizi izan zen baina 1649an berriro Amsterdamera itzuliz. 1658 urtean Frankfurt eta Heidelberg-ra bidaiatu zuen. Kedarrezko grabatu teknika garatzen lagundu zuen (schraapkunst, edo zwartekunst) Rhin-eko Rupert Printzearekin batera, behintzat teknika honen garapenean bere maisu izan zen bitartean, akuaforte teknikarekin esperimentuak eginez.
1659an Philibert de Gramont-ekin batera, Parisera joan eta bertan bost urte eman zituen. Azkenik 1664an Amsterdamera itzuli eta gorteko margolaria izan zen. Amsterdamen bertan hil zen.
Gaur egun Vaillant ezagunagoa da egin zituen kedarrezko grabatuengatik, berak egindako margoengatik baino.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Jean Vaillant[Betiko hautsitako esteka] , RKD
- ↑ Wallerant Vaillant at Rijksmuseum Amsterdam, berreskuratu 1-sep-09
Iturriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Nederlanderaz) Vaillant biografia in De groote schouburgh der Nederlantsche konstschilders en schilderessen (1718) Arnold Houbraken, adeitasuna liburutegi Digitala, holandako literatura
Kanpoko loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mutiko falcon MMA
- http://www.metmuseum.org/toah/works-of-art/56.605.14
- http://www.britishmuseum.org/explore/highlights/highlight_objects/pd/w/wallerant_vaillant,_a_boy_draw.aspx
- https://web.archive.org/web/20121010054537/http://www.rijksmuseum.nl/aria/aria_artists/00018504?lang=en
- http://search3.famsf.org:8080/view.shtml?keywords=1990.1.433&artist=&country=&period=&sort=&start=1&position=1&record=8587[Betiko hautsitako esteka]
- http://www.britishmuseum.org/explore/highlights/highlight_objects/pd/p/prince_rupert_ruprecht_of_pfa.aspx
- https://web.archive.org/web/20110611204455/http://www.artchive.com/web_gallery/W/Wallerant-Vaillant/A-Young-Boy-Copying-a-Painting.html