Wawelgo herensugea (estatua)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Estatua sua arnasa botatzen

Wawelgo herensugearen estatua (polonieraz: Pomnik Smoka Wawelskiego) Wawel muinoaren oinean, Krakovian (Polonia), dagoen oroigarria da, Wawelgo herensugearen gordelekuaren aurrean, Wawelgo herensuge mitikoari eskainita.

Kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wawelgo herensugea poloniar mitologiako herensuge ospetsua da, haitzulo batean bizi dena, Vistula ibaiaren ertzean Wawel muinoaren oinean. Herensugearen inguruko ipuin ezagunenetako bat Krakovian kokatzen da, Krakusen erregealdian, hiriaren sortzaile mitikoa. Kondairan, herensugeak izutzen die herritarrei beren etxeak suntsituz eta beren alaba gazteak jaten. Arazoa konpontzeko desesperatuak, Krakus erregeak bere alaba Wandaren eskua agindu zion herensugea garaitu zezakeen edozein gizon ausarti. Skuba izeneko zapatari batek erronka hartzen du eta arkume bat sufrez betezen du herensugeak jan dezan. Skubak arkumea uzten du herensugearen haitzuloaren ondoan eta piztia arduragabeak irensten du jakia. Handik gutxira, herensugearen egarria jasanezina bihurtzen da eta Vistula ibaiertzetik hainbeste ura edaten du zeren bolumen ezegonkorretik lehertzen den. Krakus erregeak bere alaba Wanda ezkondu zuen Skuba garailearekin. Wincenty Kadłubek-ek XII. mendean idatzitako kontakizunaren bertsiorik zaharrenean, herensugea Krakus erregearen bi semeek garaitu zuten, Krakus II eta Lech II.

Estatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatua Bronisław Chromy eskultore poloniarrak diseinatu zuen eta 1969an amaitu zen; 1972. urtean gaur egungo lekuan instalatu zen, beste iturri batzutan errepikatzen den data; Bielowiczen adierazten du 1969an egin zela estatua, baina 1972. urtera arte ez zen inauguratu. Estatua brontzez egin eta kareharrizko harkaitz handi batean dago. 6 metroko altuera du.

Estatuaren hasierako diseinu batzuek ur iturri tradizional bat barnean hartzen zuten. Ondorengo aldaera batek proposatu zuen Vistulako ibaiertzean zertxobait urperatuta egon behar zegoela, baina hori baztertu egin zen. Azkenean, estatua sua arnasa botazeko diseinatua zegoen; berriro ere eguneratu egin da SMSaren testu mezu baten bidez (estatuak gutxienez 15 segundoko tarteetan egin dezake) eragin daiteke sua arnasa botatzea. Zerbitzua oso ezaguna da eta egunean 2.500 eskaera jasotzen ditu gutxienez. Suak gas naturala erregai gisa erabiltzen du. Testu mezurik gabe, suaren arnasaldiak 5 minutuko tartetan gertatzen dira.

Estatua Krakoviako paisaia modernoko elementu "tradizional" gisa deskribatu da, eta hiriko erakargarri turistiko garrantzitsu gisa, bereziki haurrentzat.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]