Wikipedia:Txokoa/2007ko urtarrila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

GALDERA BAT[aldatu iturburu kodea]

Wikipedia Euskaraz erroldatu berri naiz, ZUIA izenarekin. Erroldatze hau inglesezko Wikipedian ere lan egiteko baliogarria al da ala beste erroldatze berri bat egin behar dut? --ZUIA 10:45, 1 Urtarrila 2007 (UTC)

Lehena, ongi etorri euskarazko Wikipediara. Wikipedia bakoitza independientea da, baita ere beste Wikiproiektuak (Commons, Meta-Wiki...) beraz erroldatu behar duzu leku bakoitzean. — Katxijasotzaile(erantzunak hemen) 10:51, 1 Urtarrila 2007 (UTC)
Momentuz hala da bai, baina ari dira saio hasiera bateratua prestatu nahian; laster prest egongo dela uste dut, eta horri esker erabiltzen izen eta pasahitz bakarrarekin edozein Wikipediatan saioa hasi ahal izango da. Interesgarria izango da hori abian jartzen dutenean... –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 16:54, 4 Urtarrila 2007 (UTC)

Bandalismoa[aldatu iturburu kodea]

Huts egitea espero dut, baina susmatzen dut datozen egunotan bandalismo ugari jasango ditugula Madrilgo atentatuaren ondorioz. Beharbada pentsatu beharko genuke (eta ez horregatik bakarrik)administratzaile berri batzuk izendatzean, ze bostetatik bi baino ez dira ohiko lankideak gaur egun, eta interesgarria litzateke erabat bandaloak blokeatzea lehenbailehen. — Katxijasotzaile(erantzunak hemen) 21:12, 3 Urtarrila 2007 (UTC)

Ez litzateke ideia txarra izango ^^ Istarí Imhotep 21:14, 3 Urtarrila 2007 (UTC)
Nahiko ideia ona da bai, gainera, 5 administratzailetik bi bakarrik badira lankide "aktiboak", ondo iruditzen zait administratzaile berriak izendatzea, argi baitago horietatik hiru ez daudela administratzaile izateko moduan, beste konpromiso batzuk izango dituztelako edo. Baina tamalez, bandalismoaren aurkako edozein neurri gutxi izaten dira kasu askotan Janfri; idatzi lasai 22:20, 3 Urtarrila 2007 (UTC)
Administratzaileen aukeraketa eta betebeharrak noiz eztabaidatu ziren? Araudi hori berreztabaidatzeko momentua dela uste dut. --Pello, beldur barik 23:23, 3 Urtarrila 2007 (UTC)
Ados guztiarekin ni ere.--Enbor 12:56, 4 Urtarrila 2007 (UTC)
Ni ere ados nago administratzaileen inguruko berregituraketa proposamen honekin. Pellok aipatu bezala, lehenago ere eztabaida hau sortu zen, Barriek hemen sortu zuen: Burokrata eta administratzaileen berregituraketaren inguruko eztabaida. Gaur egun Kabri da burokrata aktibo bakarra, eta nirekin batera ere administratzaile bakarrak gara. Beraz, ondo legoke berriak proposatzea, eta aktibo ez daudenekin zer egin ere erabaki beharko litzateke. Zailena zera da: zenbat administratzaile eta zenbat burokrata behar ditu euskarazko Wikipediak? Wikipedien zerrendan tamaina antzekoa duten Wikipedietan oinarritu gintezke agian, baina gure ingurukoek gehiago dituztela argi dago... Eztabaida hau birsortzearen alde agertzen naiz ni ere. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 13:43, 4 Urtarrila 2007 (UTC)
Baita ni ere! -Theklan; (zer?) ButtonGreen.png 17:02, 4 Urtarrila 2007 (UTC)

Beno denak ados gaudela orduan garbi, baina orain zer egingo dugu? bozketak? hauteskundeak? zeinek aukeratzen ditu administratzaile berriak? Istarí Imhotep 18:02, 4 Urtarrila 2007 (UTC)

Nire iritziz, bozketetan pentsatu baino lehen, lehenik pentsatu beharko genuke zenbat administratzaile berri behar dugun, eta bigarrenik zenbat lankide nahiko lukete administratzaile bihurtu jakitea. Beharbada bozketak ez lirateke beharrezkoak izango... — Katxijasotzaile(erantzunak hemen) 18:31, 4 Urtarrila 2007 (UTC)

Guztiz ados eta horrexegatik honako galdera egiten dut: zebat beharko lirateke? Istarí Imhotep 19:04, 4 Urtarrila 2007 (UTC)

Nire aburuz, jarraitzen ez dutenak 3 baldin badira, 3 beharko genituzke. — Katxijasotzaile(erantzunak hemen) 19:31, 4 Urtarrila 2007 (UTC)
Nire ustez TXiKi burokratara igo beharko litzateke eta beste hiru adminsitratzaile berri izendatu -Theklan; (zer?) ButtonGreen.png 19:47, 4 Urtarrila 2007 (UTC)
Ados. — Katxijasotzaile(erantzunak hemen) 20:51, 4 Urtarrila 2007 (UTC)

Nik ez nuke aldaketarik egingo, azken finean bandalismoa ez da egunero gertatzen, eta gehienetan edozein erabiltzailek konpontzeko moduko kaltea da. Beste Wikipediak ikusita administratzaile nahikoa dugula uste dut, Euskarazko Wikipediak dituen erabiltzaileak ikusita behintzat. Etxeorratz 20:55, 4 Urtarrila 2007 (UTC)

Ez dut uste gehiegi ditugunik. Arazoa da ezin dela ondo konparatu, baina gure lankideen eta artikuluen erdia duten hainbat wikipediek 4tik 6ra dituzte eta gure lankideen eta artikuluen bikoitza baino gutxiago duten beste batzuek 12-15 dituzte. Kontua da horiek guztiak agian ez daudela aktibo eta gurean 5 ez dira, baizik eta 2. Horregatik nire ustez 3 gehiago sartzea ez litzateke izango arazo handia. -Theklan; (zer?) ButtonGreen.png 21:02, 4 Urtarrila 2007 (UTC)
Gainera, kontutan hartu behar da 2 bakarrik izanez gero sarritan administratzailerik ez egotea erraz samarra dela: oporrak, gaixotasunak, norberaren konpromisuak... — Katxijasotzaile(erantzunak hemen) 21:14, 4 Urtarrila 2007 (UTC)
Galipedian egon naiz begira eta 13 administratzaile eta 5 burokrata dituzte, eta guk baino 7.000 artikulu gehiago (hau da, %50a handiagoa da), hori bai, kalitate handiagokoa. Bertan ez dujartzen zenbat dauden aktibo eta zenbat bai. -Theklan; (zer?) ButtonGreen.png 22:16, 4 Urtarrila 2007 (UTC)
Galizierazkoan 13tik 5 administratzaile dira aktibo daudenak. Dena dela, ondoko Wikipediei begiratzen hasi aurretik, uste dut garrantzitsua dela bandalismoa saihestu ahal izateko neurriak hartzea. Kabri edo ni konektatuta ez gauden uneetan erabiltzaileren bat artikuluak izorratzen hasten bada, ezin du inork gelditu, aukera bakarra bere aldaketak desegiten joatea da. Eta hau gertatu izan delako diot; horrelakoak saihestea interesgarria litzateke, besteak beste. Beste burokrata bat eta beste bizpahiru administratzaile izendatzea ongi iruditzen zait niri. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 23:30, 4 Urtarrila 2007 (UTC)
Baina ze puntutaraino da inportantea administratzailearen lana, 5 hoberenak baino ez izateko? Ezin gara (edo dira) izan langileenak? Ez dakit... ez-dakit-zenbat aldaketetatik gora suposatzen da lankidea fidagarria izango dela, ezta? Nire ustez 10 badaude oso langile zergatik aukeratu behar ditugu 3, denek gogor egingo badute lan administratzaile moduan? --Pello, beldur barik 00:00, 5 Urtarrila 2007 (UTC)
Nire ustez ez da zenbat ekarpen egin dutenaren kontua, baizik eta konstantziarena. Askotan norbaitek milaka egin ditu baina egun batean dago eta gero batzuetan ez da berriz agertzen. Nik uste zaila dela guzti hau erabakitzea... agian administratzaileek proposamen bat egin beharko lukete! -Theklan; (zer?) ButtonGreen.png 23:33, 6 Urtarrila 2007 (UTC)
Nire ustez ere konstantzia eta konpromisua dira garrantzitsuenak. Baina errepikatuko dut: Lehenik, administraile zenbatek izan nahi duen jakitea interesagarriena litzateke. Nik, adibidez, ez dut nahi. — Katxijasotzaile(erantzunak hemen) 10:31, 7 Urtarrila 2007 (UTC)
Madrileko atentatutik hainbat egun pasa direnean, ez dakit hainbeste bandalismo edo ez jaso dugun (oporretan kasualitatez Madrilen egon naiz, euskaldun izateko garai txarrak!), baina egunero administratzaile gehiago behar ditugulakoan nago. Administratzaile/burokrata kopuruan ados jarri ezin dugunez, postu hauek bete nahi dituzten guztiek bere izena ematea proposatzen det; postu hauek bete nahi dituzten guztiak 2 bakarrik badira, bi administratzaile gehiago izango ditugu, nahiz eta txokoan 3 edo gehiago izan behar dutela eztabaidatu. Bestealde, izan beharreko baino administratzaile gehiago badago, zein da arazoa? Euskera wikipedia hazten den einean, denontzat lana egongo da (suposatzen det...). Ala, urteberri on denontzat! Usogorri; (postontzia) 10:46, 7 Urtarrila 2007 (UTC)

Bere burua aurkeztea bada gakoa, ni prest nago administratzaile izateko. -Theklan; (zer?) ButtonGreen.png 16:35, 7 Urtarrila 2007 (UTC)

Lehen ere esan dut, baina, nik neure burua aurkezten dut Istarí Imhotep 16:53, 7 Urtarrila 2007 (UTC)

beno, ba inork arazorik edo gehiago esatekorik ez badu, neregatik perfekto! Usogorri; (postontzia) 13:05, 8 Urtarrila 2007 (UTC)
Erabakiren hartu ahal da? 85.49.78.77 15:53, 18 Urtarrila 2007 (UTC)

Bizkaiko herrien gainean pare bat gauza[aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko herri denei dagokien armarri eta bandera ipintzen ari nintzela, pare bat gauzetaz ohartu naiz:

- Artea herria, Gaztelu-Elexabeitia moduan agertzen dela. Azken hau ez da izen ofiziala eta nire ustez artikuluari dagokion titulua herriaren izen ofiziala dela.

- Bizkaiko herri moduan agertzen dira Etxebarria eta bai Markin-Etxebarria. Ba beno, herri berbera dira, beraz artikuluak fusionatu edo Markin-Etxebarriarena borratu beharko litzateke (Izen ofiziala Etxebarria baita). Ez dakit nork duen horretarako gaitasuna (administratzaile, burokrata... auskalo) baina gaitasuna duenak alda dezala mesedez momentu baten hori; baita {{Bizkaiko udalerri aurkibidea}} txantiloia ere. Eskerrik asko eta besterik gabe.(Ez dut ipini hau dagozkien artikuluen eztabaidetan ez bainuen uste jende asko pasako zenik begiratzera bertara) --Janfri; idatzi lasai 15:05, 4 Urtarrila 2007 (UTC)

Aktualizazioa: txantiloia aldatu dut nik jada --Janfri; idatzi lasai 16:48, 4 Urtarrila 2007 (UTC)
Etxebarriari dagokionean arrazoi osoa duzu, Markin-Etxebarria orrialde birzuzenketa moduan utzi dut. Bestalde, Artea eta Gaztelu-Elexabeitia izenen arteko hori aztertzen aritu naiz, eta Euskaltzaindiak euskarazko era arautu bezala Arteaga hartzen du, ofiziala Artea den arren; Gaztelu-Elexabeitia ordea sinonimoa da. Beraz, artikuluari Arteaga izena eman beharko genioke, hori baita euskarazko izen ofiziala. Ez duzue uste? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 16:58, 4 Urtarrila 2007 (UTC)
Hala bada, hala bedi! -Theklan; (zer?) ButtonGreen.png 17:01, 4 Urtarrila 2007 (UTC)
Kontua zera da, edo izen ofiziala (Artea) edo Euskaltzaindiak dioen euskal era arautua (Arteaga) aukeratzea, kasu honetan ez baitira berdinak herriaren izena eta Euskaltzaindiak gomendaturikoa. Baina, hala ere, izenen kontu hau adierazi beharko litzateke artikuluan. Nik Artearen aldeko hautua egingo nuke, izen ofiziala, jendeak gehien ezagutzen duen izena delako eta gero, lehen esan dudan moduan artikuluan bertan adieraztea Euskaltzaindiaren ustez izenik zuzenena Arteaga dela. Era honetan nahasmenak ekidingo liratekelakoan nago. --Janfri; idatzi lasai 17:56, 4 Urtarrila 2007 (UTC)
Nik uste dut alderantziz egin beharko litzatekeela, hau da, euskal wikipedian euskarazko izena erabili (kasu honetan Arteaga) eta artikuluan aipatu zein den izen ofiziala. Euskal Herritik kanpoko lekuen izenekin ere hala egiten da, ez? Artikuluari euskarazko izena eman, alegia.--Eliana 15:59, 16 Urtarrila 2007 (UTC)

Artikuluen kalitateari buruz[aldatu iturburu kodea]

Eztabaida hau jarraitzeko Wikipedia:Wikipediako artikuluen kalitatea orrialdea sortu da, proposamenak eta datuak jarri ahal izateko.

Greziarren izena[aldatu iturburu kodea]

Kaixo!

Geologiaren historia idatzi dut eta lehenengo agertzen dena Theophrastus da. Arazoa da ez dakidala izena horrela idatzi edo Teofrasto, Teofrastus... idatzi. Ez dakit zein den euskaraz dagoen araua honetarako. Iritzirik? -Theklan; (zer?) ButtonGreen.png 13:29, 7 Urtarrila 2007 (UTC)


Aupa, nire ustez izena aski ezaguna bada, orduan Teofrasto idatzi beharko zenuke. Bestela, beitu Euskaltzaindiak zer esaten duen:

"Goi mailako ikerketetarako eta maiztasun urriko izenentzat bigarren bide bat ere uzten da zabalik, latindar jatorriko izenetarako latin nominatiboa onetsiz (Flavius Josephus adibidez) eta greziar jatorrikoentzat transkripzio taula bat proposatuz (Alkaios, Bakkhylides, Kallimakhos, Themisthokles... formak ere onesten dira honela)".

Honen arabera Theophrastos izango litzateke. Jare

Eskerrik asko! Tipo hau ez da oso ezaguna (Aristoteles edo Sokrates moduan). Horregatik nik modu originalean utzi nahi nuen, baina ez nekien jendeak nola ikusten zuen eta horregatik galdetzearena. -Theklan; (zer?) ButtonGreen.png 15:58, 7 Urtarrila 2007 (UTC)

Euskal wikipedia zabaldu.com-en[aldatu iturburu kodea]

TXiKik euskal wikipediari buruzko orrialde berria sortu du zabaldu.com-en. Bisitatzea gomendatzet dizuet, wikipediari lankideak ez garen artean zabaltzeko ideia oso ona bait da. Ea geroz eta jende gehiago garen, ditugun artikulu pila hori eratze/osatzeko! Eta depaso, ze gertatu da administratzaile beharraren kontu horrekin? Usogorri; (postontzia) 13:43, 10 Urtarrila 2007 (UTC)

Dena dela orrialde hori blogaren azalpen orrialdea baino ez da. Bloga http://wikipedia.zabaldu.com helbidean dago kokatuta, baina oraindik amaitzeke dagoenez, ez hasi Wikipediatik kanpo zabaltzen oraindik. Hasierako orrialde horretarako lehen albistea prestatu beharra daukagu, eta ondoren jarraituko dugu wikiproiektu eta ekimen berriekin albisteak sortzen. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 13:52, 10 Urtarrila 2007 (UTC)

Bilaketekin arazo bat[aldatu iturburu kodea]

Atzo nik idatzitako 5 artikulu (Louis-Victor de Broglie, Kalinga sari, De Broglie hipotesia, Pisua eta Uhin-luzera) ez dira oraindik bilaketetan ateratzen "bilatu" botoia sakatuta, eta abenduak 26an idatzitako materia kondentsatuaren fisika artikuluarekin berdina gertatzen zait. Hau normala al da, hainbeste denbora pasata bakarrik "joan" botoiarekin artikulura jo ahal izatea? -- Janfri; idatzi lasai 18:37, 14 Urtarrila 2007 (UTC)

Lasai, niri ere gertatzen zait Eskistorekin, pasa den astean sortua. Denbora bat beharko du, agian. Hala ere Googlek jada aurkezten ditu emaitzak. -Theklan; (zer?) ButtonGreen.png 20:16, 14 Urtarrila 2007 (UTC)

Real Madrid artikulua - futbolzale baten laguntza, mesedez[aldatu iturburu kodea]

Airwolfek euskerarekin laguntza eskatu dit, baina nere sorte txarrerako, ezerrez ez dakidan atal batean, futbola. Atezain, aurrelari, atzelari eta erdilariak aparte, ba al dago beste posiziorik? Real Madrid artikuluan jartzeko da. Usogorri; (postontzia) 13:29, 15 Urtarrila 2007 (UTC)

Ni ez naiz oso futbolzalea, baina uste dut ez dagoela beste posiziorik. -Theklan; (zer?) ButtonGreen.png 13:48, 15 Urtarrila 2007 (UTC)
Ni ere ez naiz oso futbolzalea (Zen da euwikian futbozalea?) baina pibote, erdi-aurrelari (mediapunta) eta libero posizioak ere badaudela uste dut, euskarriez aparte. Hauek oso arruntak ez diren arren. Kabri, (erantzunak hemen) 14:55, 15 Urtarrila 2007 (UTC)
Ohiko posizioak atezaina, atzelariak, erdilariak eta aurrelariak dira; ondoren, banaketa ugari egin daitezke horien barruan, baina nagusiak horiek dira. Atzelarien artean alboko atzelariak (lateralak) eta erdiko atzelariak ezberdindu daitezke, libero edo atzelari eskuare (hau euskalterm-en ikusi dut) delakoaz gain. Erdilarien artean hegalekoak, euskarri bezala jokatzen dutenak eta punta-erdi lanetan aritzen direnak dira ezagunenak. Aurrelarien artean ez da ezberdintze handirik egiten. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 17:38, 15 Urtarrila 2007 (UTC)

Milesker denoi! Usogorri; (postontzia) 19:14, 15 Urtarrila 2007 (UTC)

Laguntza izen tartea erabiltzearen inguruan[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Gaur egun laguntza orrialde guztiak Wikipedia izenaren azpian jartzen ditugu, eta nire ustez hobe litzateke Laguntza moduan jartzea. Hau da Wikipedia:Laguntza kenduta beste guztiak Laguntza:Orrialdea moduan jarri beharko liratekela uste dut. Zer deritzozue? -Theklan; (zer?) ButtonGreen.png 19:53, 15 Urtarrila 2007 (UTC)

Nik sortutako azkenengo orria honakoa da: Laguntza:Nola lagundu dezaket Beste guztiak ere, ordenaturik egoteko, Laguntzaren barnean egon beharko lirateke. Pasako ditut kontrako iritzirik ez badago. Kabri, (erantzunak hemen) 17:53, 16 Urtarrila 2007 (UTC)
Ni alde, behintzat. -Theklan; (zer?) ButtonGreen.png 18:25, 16 Urtarrila 2007 (UTC)

Artikulu kopuru minimoa kategoria batetan[aldatu iturburu kodea]

Ba al dago artikulu kopuru minimorik kategoria baten barruan? Usogorri; (postontzia) 13:16, 22 Urtarrila 2007 (UTC)

Ez noski, artikulu bakarrarekin ere kategoria osatu daiteke beharrezkoa bada. -Theklan; (zer?) ButtonGreen.png 14:00, 22 Urtarrila 2007 (UTC)

Euskal Astea[aldatu iturburu kodea]

Euskalastealogo.png Otsailaren 12tik 18ra Euskal Herria izango da Asteko Herrialdea. Hori dela eta wikiproiektu horren barruan Euskal Astea sekzioa ireki da. Aukera ederra Euskal Herriaren inguruko gaiak hedatu eta sortzeko!

GEHIAGO IRAKURRI

-Theklan; (zer?) ButtonGreen.png 11:24, 23 Urtarrila 2007 (UTC)

Astea hurbiltzen ari da eta agian komeniko litzateke gauzak eztabaidatzea edo, ezta? -Theklan; (zer?) ButtonGreen.png 14:15, 29 Urtarrila 2007 (UTC)
Zergatik ez da logoa agertzen? Eskatu al zen Metan? -Theklan; (zer?) ButtonGreen.png 14:06, 12 Otsaila 2007 (UTC)

Lan bikoiztua[aldatu iturburu kodea]

Kaixo lagunok!

Hirien artikuluak sortzeko infotaula berri bat sortu dut (herriak ere ager daitezke). {{Hiri orokor infotaula}} du izena eta {{Orokor Udalerri}}rekin alderatuta hobekuntza batzuk ditu:

  • Ez dira gauza guztiak jarri behar, eta jartzen ez dena ez da agertzen. Modu honetan askoz orokorragoa izan daiteke.
  • Herrialdea jartzerakoan banderatxoa agertzen da.
  • Koordenatuak jartzeko metodo askoz hobea aurkezten du. Metodo honekin lotura sortzen da kanpo orrialde batetara eta bertan mapen eta satelite argazkien loturak daude koordenatu horretarako. Gainera koordenatuak ere artikuluaren goikaldean agertzen dira (honetarako administratzaile batek MediaWiki:Monobook.css artxiboa aldatu beharko du).

Hala ere arazo bat dago, eta da bi ezberdin ditugula. Nire ustez, nik egin dudalako, hau hobea da... baina bestea erabiliagoa da, noski! Norbaitek ba al du soluziorik edo proposamenik? -Theklan; (zer?) ButtonGreen.png 14:47, 23 Urtarrila 2007 (UTC)

Euskal blogosfera VS Wikipedia[aldatu iturburu kodea]

Janire Rodriguez naz, euskal wikipedista eta blogaria. Idazten deutsuet Deustuko Unibertsitatean mahai-inguru bat prestatzen gabizalako eta, horretarako, euskal wikipedista baten beharra daukagu. Mahai-ingurua martxoaren 5etik 7ra bitartean izango da -eguna zehazteke dago- eta, hori bai, goizez (10:30/11:00ak inguruan). Gaia: "Euskal wikipedia VS euskal blogosfera", badakit askok eta askok -neu ere barne- pentsatzen dozuala batak ez dauala bestea kentzen eta, horregaitik ere, wikipedistak eta blogariak gara. Iritzi hori azaltzeko aukera ere badago, ez zarelako horrela pentsatzen dauan bakarra izango, lagun. Gai honek itzelezko eztabaidak sortu ebazan Madrileko hitzaldi eta mahai-inguru batzuetan, beraz, horrekin probatu gura dogu, eta, gainera, euskal wikipedia eta blogosfera ezagutzera emon. Baten bat animatzen da? Idatzi helbide honetara: janire.fil@gmail.com edo erantzuna hemen berton idatzi. Aldez aurretik eskerrik asko.

Bestalde, aste horretako herrialdea Euskal Herria izango delako horretaz idatzi daiket neure blogean. Baina laguntza be behar dala esateko aprobetxatuko dot edo bakarrik barria emoteko?

Janire Rodriguez (zure erantzuna hemen utzi) 12:21, 25 Urtarrila 2007 (UTC)

Ba euskal Wikipedia bultzatzeko den guztia ondo ikusten denez, aurrera ba. Bestalde Deustuko Unibertsitatea suposatzen da Deustun dela, baina gogoratu Donostian ere badagoela Deustuko Unibertsitatea. Kabri, (erantzunak hemen) 19:57, 26 Urtarrila 2007 (UTC)
Nik laguntza behar dela ere jarriko nuke blogean, azken finean hori da wikipediaren helburua. -Theklan; (zer?) ButtonGreen.png 14:17, 29 Urtarrila 2007 (UTC)

Euskarazko Wikipediaren bloga[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Beno, bazen garaia, eta azkenik abian da duela egun batzuk hitz egiten hasi ginen euskarazko Wikipediaren blog hori. Momentuz Zabaldu.com gunearen bitartez zabaldu dut, eta nik uste dut jende dezentek jarraitu dezakeela blog hori, eta horri esker partehartze maila handitzea lortu. Zuek ere ahal duzuen gune eta blogen bitartez albistea zabaldu, eta blogean parte hartu nahi duzuen lankideok badakizue, bidalidazue e-posta mezu bat! ;) Animo! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 19:04, 25 Urtarrila 2007 (UTC)

Nik dagoeneko marrapuntura bidali dut albistea. Ondo legoke albait eta leku gehienetara bidaltzea, orduan eta jende gehiago konturatzeko albisteaz. --Janfri; idatzi lasai 16:39, 26 Urtarrila 2007 (UTC)
Nik neuk orain publikatuko dot neure Filoblog blogean. --Janire Rodriguez; 13:56, 27 Urtarrila 2007 (UTC)

Erlojua[aldatu iturburu kodea]

Konturatu zarete erlojua ordubete aurreratua dagoela?--Pello, beldur barik 16:50, 26 Urtarrila 2007 (UTC)

Bai, baina uste dut wikipedia osoan erreferentzia moduan hartzen den ordua dala. Wikipediako ekarpenak munduko leku desberdinetatik egin daitezkeenez, erreferentzia modura GMT delako ordua hartu delakoan nago. Bestela, leku desberdinetako orduak hartuko balira kontuan, kaosa litzateke esate baterako ingelesezko wikipedian, mundu osoko lankideak baitaude bertan, esate baterako (Uste dut hori dela arrazoia, bestela zuzendu nazazue mesedez XD) -- Janfri; idatzi lasai 19:58, 26 Urtarrila 2007 (UTC)
Bai GMT edo UTC ordua erabiltzen da. Hobespenetan, "data eta denbora" atalean, "nabigatzailetik jaso" botoi sakatuz ordua aktualizatu dezakezu. Hala ere, beti mantenduko da GMT ordua. Kabri, (erantzunak hemen) 20:10, 26 Urtarrila 2007 (UTC)
Ordua ondo jartzeko desfasea atalean 01:00 idatzi behar da, ondoren hobespenak gorde.--Pello, beldur barik 13:01, 27 Urtarrila 2007 (UTC)

Beste Wikipedietatik itzulpenak?[aldatu iturburu kodea]

Aupa jendea! Zer deritzo berez Wikipedia proiektuak hizkuntzaz hizkuntza artikuluak aldatzeari? Creative Commons lizentziapean izanda baliteke jatorriaren aipamena eginda besterik gabe itzultzea?

Kaixo! Beno, hori da jende gehienak egiten duguna. Gauza batzuren inguruan ez dago informaziorik beste wikipediatan, baina demagun Abuja edo Podgoricari buruz idazteko hobe da beste wikipedietatik hartzea. Bide batez, ez da beharrezkoa hortik hartu duzula jartzea ez badu bestean erreferentzia bat jartzen, berez horrela zuk ere erreferentzia jarri behar duzu. Ondo segi! -Theklan; (zer?) ButtonGreen.png 22:34, 29 Urtarrila 2007 (UTC)

"Euskarazko Wikipediak behar zaitu" kanpaina GARAN[aldatu iturburu kodea]

Iritzi-artikulua hementxe dago irakurgai. — Katxijasotzaile(erantzunak hemen) 05:01, 30 Urtarrila 2007 (UTC)

WikiMiniAtlas[aldatu iturburu kodea]

Kaixo guztiei! Azken egun hauetan artikulu askotan koordenatu txantiloiak jartzen ibili gara Etxeorratz eta biok. Egun hauetan ere WikiMiniAtlas programatxoa aurkitu dut, eta guztiei gomendatzen dizuet instalatzea (minutu bakarra da, gehienez).

Hitz egiten egon naiz WikiMiniAtlasaren egileekin koordenatuen inguruan. Tresna honekin mapatxo bat irekitzen da koordenatuei ematerakoan eta suposatzen da lan bat eginda (eurek) mapa horretan dauden koordenatu loturak agertzen direla. Hau da, Altsasu artikuluan bazaude eta ematen badiozu, irekitzen den mapan Sakanako beste herriak ikusten dira (nik jarri nielako txantiloia). Gauza da eurek lan hori egingo duten edo ez erabakitzeko koordenatu orrialde nahiko izan behar ditugula 3 edo 4 egun hauetan (konbentzitzeko). Animatzen al zarete egun hauetan herri, auzo eta bestelakoei koordenatuak sartzen? -Theklan; (zer?) ButtonGreen.png 21:25, 30 Urtarrila 2007 (UTC)

Honekin lotuta gestio batzuk egiten egon naiz WikiMiniAtlas honek euskaraz dauden artikuluetarako eta era berean Google Earthek ere loturak jartzeko. Hori koordenatu loturekin egiten da. Gauza da hori egiten duen alemaniako wikipediako lankideak uste duela euskarak ez duela kopuru nahikoa momentuz horrelako loturekin horretara jartzeko, eta agian hilabete batzuen buruan gehiago balitu lana egingo zuela. Beraz, jendea prest badago honekin lagundu dezala! -Theklan; (zer?) ButtonGreen.png 20:22, 7 Otsaila 2007 (UTC)