Wikipedia:Txokoa/Eskariak/2010eko uztaila

Wikipedia, Entziklopedia askea

PuntuEus-en alde[aldatu iturburu kodea]

Arratsalde on. Wikimedia CAT-en alde agertu diren euskal lankideak ugariak izan dira (2010eko uztailaren 15ean 17 lankide-orrietan agertzen da dagokion txantiloia), eta hori poztekoa da. Era berean, gogoratu nahi dizuet PuntuEus-en aldeko beste txantiloi bat dagoela, lankide-orri gutxitan agertzen dena (2010eko uztailaren 15ean 3 lankide-orrietan besterik ez; mila esker, Xabier Armendaritz). Txantiloia honako hau da:

Erabiltzaile txantiloiak

Norberaren lankide orrian
{{PuntuEus-en alde}}
kodea erantsiz gero, goiko koadro hori azaltzen da.

Animatu nahi zaituztet zuen lankide-orrietan jartzeko, eta PuntuEus domeinuaren alde ere sinatzeko.

Ongi bizi.

-Josu 14:00, 15 Uztaila 2010 (UTC)

Josef Bonaparte, Jose, Joseph[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Gaurko urteurrenetan, 1844 - Napoleonen anaia zahar eta Napoles eta Espainiako errege Jose Bonaparte hil zen (j. 1768) agertzen da. Josef Bonaparte da sarrera eta horregatik agertzen da gaizki esteka. Aldatu dezakezue? Eskerrik asko.-Koro 11:12, 28 Uztaila 2010 (UTC)

Egina--An13sa 11:19, 28 Uztaila 2010 (UTC)
.Barka... Nik azala berdin ikusten dut... -Koro 11:31, 28 Uztaila 2010 (UTC)
Joan azalera eta sakatu F5 botoia. Ea horrela eguneratzen zaizun!--An13sa 11:47, 28 Uztaila 2010 (UTC)
Orain bai! Nire ustez sakatzen nion F5, baina... Denbora behar nonbait! Eskerrik asko. -Koro 14:19, 28 Uztaila 2010 (UTC)

Bot bati eskaera[aldatu iturburu kodea]

"retorika" ordez, "erretorika" jartzea (Euskaltzaindiako Hiztegi Batuaren arabera). Milesker.---Joxemai; (erantzunak) 09:01, 2 Abuztua 2010 (UTC)

Egina Arazoak eduki ditut eta gehienak eskuz egin behar izan ditut...--Unai (esan) 16:24, 2 Abuztua 2010 (UTC)

Tutorialean gauza asko gaztelaniaz daude[aldatu iturburu kodea]

Euskal wikipediaren tutorialean gauza asko gaztelaniaz daude, adibidez hemengo testuak. Euskaraz jarri beharko lirateke.--Assar; (erantzun hemen) 19:15, 30 Abuztua 2010 (UTC)

Azken bolada honetan nahiko lanpetuta nabilenez eskaera bi administratzaileei:

  1. {{Harluxet}} txantiloia kentzea. Ez dakit nondik atera zuen Theklanek Harluxet Hiztegia commons lizentziapean argitaratuta zegoenik. Webgunea Eusko Jaurlaritzaren www.euskadi.net-en barnean dago eta lizentzia orokorra hau da: " "www.euskadi.net" izeneko web-aren eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak dauzka.". Open Data-k, berriz, commons 3.0 lizentziapean dagoela dio.
  2. Administratzaileren batek begira ditzala lankide honen ekarpenak. Adibidez, ikusi hau (testua hiru alditan errepikatzea), edo Biarnoko herriekin egindako aldaketak: Accous Akoze bilakatu du (ez dut inon topatu izen hori, gainera, Akoze ikerketa honen arabera Zuberoako etxea besterik ez da), Arzaga-Arrazigeta hori ez da Googleen agertzen, eta abar eta abar eta abar.

Gabon! -- -Marklar 18:25, 17 Iraila 2010 (UTC)

Oraintxe ikusi dut hau. Lehenengoari dagokionez, Theklani galdetu beharko zaio nondik atera duen Commons lizentziarena, berak sortu baitzuen txantiloia (geroztik nik formazko eta hizkuntzazko hobekuntzaren batzuk egin dizkiot, baina ez dut begiratu lizentziarena, egia esan). Seguru arrazoi sendoren bat baduela; bere eztabaida orrian abisatuko diot. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 15:37, 24 Iraila 2010 (UTC)
Ba lehenengoa http://search.creativecommons.org/ orrialdean bilaketak egiten ematen zituen emaitzengatik zen. Baina badirudi orain ez dela. Baliteke bere garaian cc lizentzia bat izatea eta gero damutu izana, batek daki. Kendu beharko genituzke, orduan. -Theklan · Eztabaida · E-maila 13:55, 27 Iraila 2010 (UTC)

Wikipediaren irudiak[aldatu iturburu kodea]

Gabon guztioi.

Zalantza bat daukat eta galdera bat bota nahiko nuke: Wikipedian agertzen diren irudiak eta argazkiak erabil al daitezke lan baterako? Publikoak dira?

Lan bat osatu behar dut eta wikipediaren irudiak erabiltzea bururatu zait. Zilegi al da?

Ea norbaitek argitzen didan kontua.

Mila esker.

--Josu 19:20, 15 Iraila 2010 (UTC)

Ba argazki bakoitzak duen lizentzia begiratu behar duzu. Normalean CC-BY-SA-30 erabiltzen da, adibidez nire argazki honetan. Argazki horren azpian daukazu zer baimen duzun argazkia erabiltzeko orduan. Beste argazki batzuk, adibidez hau, jabego publikoan utzi ditu egileak eta beste baimen batzuk ditu. Begiratu argazki bakoitzaren azpian.--Assar; (erantzun hemen) 14:54, 1 Urria 2010 (UTC)