.eus

Wikipedia, Entziklopedia askea
PuntuEus» orritik birbideratua)
.eus
Sorrera2014
Domeinu motaGoi mailako domeinu orokorra
EgoeraAktibo
Erregistroawww.puntu.eus webgunean egin daiteke
Erakunde babesleaPuntuEus Fundazioa
Erregistrorako baldintzakEuskara edo euskal kulturarekin zerikusia izan beharra dauka
www.puntu.eus
PuntuEUS Fundazioaren logoa

.EUS domeinua, Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatearen Interneteko goi mailako domeinu orokorra da. Bere helburua euskara eta euskal kultura sustatu eta Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea kohesionatzea da. .eus, hortaz, tresna bat da, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena, euskararen normalizazioan lagunduko duena eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen diona.

.eus domeinuaren aldeko pankarta Tolosan.

Eskuratzeko Prozedura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edonork eska dezake .eus domeinu-izen bat, .com edo .org bezala. Izan partikularra edo erakunde/enpresa/elkartea, izan hemengoa edo hangoa. .eus domeinu-izen bat eskuratzeko ez da eskatzailea nor den begiratuko, webgunea baizik.

Domeinua eskatzeko pausuak hiru dira: www.domeinuak.eus webgunean sartu eta domeinua eskuragarri dagoen begiratu beharko litzateke lehenik eta behin. Eskuragarri badago, agertuko den erregistradore zerrendatik bat aukeratu; eta, haren webgunean, erosketa prozesua gauzatu.

.eus domeinu-izenen azken prezioa erregistradoreek jarriko dute, eskaintzen dituzten zerbitzuen arabera. Hau da, erregistradore ezberdinek prezio ezberdinean eskain dezakete. Prezioak beste zerbitzu batzuk ere barnebil ditzake (.eus posta elektronikoa, DNSen kudeaketa, web espazioa eta abar). Edozein kasutan, .eus domeinuen azken prezioa erregistradoreek finkatzen dute.

.eus izateko gutxieneko baldintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

.eus domeinu-izen bat erregistratzeko gutxienez hauetako baldintza bat bete behar dute webguneek: Eskatzen duten webguneek euskarazko eduki esanguratsu bat izan behar dute edo webgunearen edukiak euskal kulturaz aritu behar du, 'kultura' bere adierarik zabalenean ulertuta.

Aitzindariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014. urteko Abenduaren 3ra arte .eus domeinuaren Aitzindariak ziren aktibatuta zeuden .eus domeinu-izen bakarrak. Aitzindari horiek hautatzeko garaian hilabeteko epea eman zen proposamenak bidaltzeko eta beste hilabete eman zen .eus domeinu-izen horiek erregistratu, aktibatu eta ikusgarri izateko urrats guztiak ematen. Guztira, 113 domeinu-izen ezberdin proposatu ziren, 92 entitateren eskutik. Hasiera batean 90 Aitzindari hautatuko zirela esan zen arren, 93 aukeratuko zirela erabaki zen, muga teknikoak direla eta. Horregatik, erabaki bat hartu zen: .eus Domeinuaren Aitzindari izan nahi zuten 92 entitateei aukera ematea .eus domeinua eskuratzeko. Hortaz, entitate bakoitzak soilik domeinu-izen bakarra eska zezakeen.

92 horietatik 9 enpresak dira, 23 erakunde publiko, 14 hedabide, eta azkenik, 46 entitate euskal kulturgintza barruan kokatzen direnak (mota eta sektore ezberdinetako entitateak barnebiltzen dirtu). Horietatik guztietatik 22, puntuEUS fundazioko kide dira.

Fundazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

PuntuEus Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakunde pribatua da. PuntuEus Fundazioak aurkeztu zuen, 2012ko maiatzean, .eus domeinuaren eskaria ICANN erakundearen aurrean eta bera izan zen, 2013ko abenduan, ICANN erakundearekin kontratua sinatu zuena.

Hori horrela, PuntuEus Fundazioa da .eus domeinua kudeatu, kontrolatu eta administratzeko ardura duen erakundea.

PuntuEus Fundazioaren sortzailea PuntuEus Elkartea da eta honakoak dira elkartearen kide guztiak; horietako batzuk, une honetan, Fundazioaren patronatuan ordezkatuak daude.

Patronatuaren kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

PuntuEus logoaren bertsio zaharragoa.

Fundazioaren kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

.Eus domeinuaren sustapen iragarkia

2014ko abenduaren 3an, 1.200 erabiltzaile baino gehiago batu zitzazkien hasierako 92 aitzindariei Euskararen Nazioarteko Eguna medio. Gainera, egun horretatik aurrera edonork erabil zezakeen[1].

Abenduaren 6an, posta elektronikoan '.eus' domeinua jartzeko eskaintza berezia jarri zen martxan[2].

2015eko Martxoaren 19tik 31ra eskaintza berezia jarri zen martxan Korrikaren 19. edizioarekin bat eginez, domeinua 29,95 €ko prezioan jarriz[3].

2019ko uztailaren amaieratik 19 eurotik hasita, merkeago, erosi eta berriztatu ahal izan zen .eus domeinua, ia 10.000 domeinu izateak ahalbidetuta. Iñaki Goirizelaia Fundazioko presidenteak azaldu zuenez, “10.000 domeinu lortzear gauden honetan, proiektua bideragarria dela erakutsi dugu, baita egonkorra ere. Ezagunak gara eta konfiantza transmititzen dugu. Lortutako domeinu-kopuruak ahalbidetu du .eus ere Interneteko gainerako domeinuentzat ohikoa den prezioan finkatzea. Aurrerantzean, 19 eurotik hasita erosi ahalko da, eta prezio horretan berritu ahalko da hurrengo urteetan ere”. [4]

Errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste herrialde batzuetan ere, xede berdina duten hainbat ekimen daude:

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Goi mailako domeinu orokorrak
Generikoak .academy.actor.agency.airforce.archi.associates.axa.bar.bargains.berlin.best.bid.bike.biz.black.blackfriday.blue.boutique.build.builders.buzz.cab.camera.camp.capital.cards.care.career.careers.cash.catering.center.ceo.cheap.christmas.citic.cleaning.cleaning.clinic.clothing.club.codes.coffee.college.cologne.com.community.company.computer.construction.contractors.cooking.cool.country.creditcard.cruises.dance.dating.democrat.dental.desi.diamonds.directory.discount.domains.education.email.engineering.enterprises.equipment.estate.eus.events.exchange.expert.exposed.fail.farm.feedback.finance.financial.fish.fishing.fitness.flights.florist.foo.foundation.frogans.fund.furniture.futbol.gal.gallery.gift.glass.gop.graphics.gratis.gripe.guitars.guru.haus.holdings.holiday.horse.house.immobilien.industries.info.institute.insure.international.investments.jetzt.kaufen.kim.kitchen.kiwi.koeln.kred.land.lease.lighting.limited.limo.link.london.luxury.management.mango.marketing.media.meet.menu.miami.moda.moe.monash.moscow.nagoya.name.net.neustar.ninja.nyc.okinawa.onl.org.paris.partners.parts.photo.photography.photos.pics.pictures.pink.plumbing.pro.productions.properties.pub.qpon.quebec.recipes.red.reisen.ren.rentals.repair.report.rest.reviews.rich.rocks.rodeo.ruhr.ryukyu.saarland.schule.services.sexy.shiksha.shoes.singles.social.sohu.solar.solutions.soy.supplies.supply.support.surgery.systems.tattoo.tax.technology.tienda.tips.today.tokyo.tools.town.toys.trade.training.university.uno.vacations.vegas.ventures.viajes.villas.vision.vodka.vote.voting.voto.voyage.wang.watch.webcam.wed.wien.wiki.works.wtc.wtf.集团.在线.公益.公司.移动.我爱你.москва.онлайн.сайт.орг.삼성.商城.дети.中文网.中信.संगठन.网络.بازار.شبكة.机构.组织机构.みんな.世界.网址.游戏.政务.xyz.yokohama.zone
Babespekoak .aero.asia.cat.coop.edu.gov.int.jobs.mil.mobi.museum.post.tel.travel.xxx
Azpiegitura .arpa
Ezabatuta/kenduta .nato.إختبار.شبكة.游戏.测试.測試.δοκιμή.परीक्षा.テスト.테스트.آزمایشی.испытание.பரிட்சை.טעסט
Gordeta .example.invalid.localhost.test
Pseudo-domeinuak .bit.bitnet.csnet.exit.local.onion.root.uucp
Proba-fasean .测试.परीक्षा.испытание.테스트.טעסט.測試.آزمایشی.பரிட்சைδοκιμήإختبارテスト
Proposatutakoak .africa.bcn.lat.wales.бг.bzh.cym.cymru.eng.lli.scot.sic.wales.бг.geo.mail.web.shop.art.eco.free.kid.kids.music
Besteak Besteak

Ikus, gainera: Herrialdeentzako goi mailako domeinuak