Wikipedia:Txokoa/Laguntza/2010eko uztaila

Wikipedia, Entziklopedia askea

Koordenatuen formatua gaizki dago[aldatu iturburu kodea]

Diseinu berrian lehen "inline, title" jartzen zuenean orain biak jarraian jartzen ditu. Norbaitek ba al daki hau nola konpondu? -Theklan · Eztabaida · E-maila 13:49, 1 Uztaila 2010 (UTC)

Zein artikulutan adibidez?--An13sa 13:53, 1 Uztaila 2010 (UTC)
Guztietan. Adibidez: Bilbo -Theklan · Eztabaida · E-maila 13:54, 1 Uztaila 2010 (UTC)
Niri gertatzen zaidana da orrialdearen goialdean agertzen diren koordenatuak eta nabarmendutako artikuluaren izartxoa infotaularen gainean azaltzen zaizkidala.--An13sa 13:58, 1 Uztaila 2010 (UTC)

Uste dut konpondu dudala jada (zuri gertatzen zaizuna lehenengo konponketa-pausoaren ondorioa zen), nahiz eta ajuste batzuk egin beharko diren hemendik aurrera. Saiatu berriro ere, ea zer gertatzen den. -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:05, 1 Uztaila 2010 (UTC)

Lankide izen desegokia[aldatu iturburu kodea]

Wikipediako arauek diote (Wikimediakoek orokorrean) lankide izne desegokiak eta iraingarriak ez direla onartzen. lankide:Pablo feo blokeatuko dugu?--An13sa 10:53, 12 Uztaila 2010 (UTC)

Beste daturik gabe, neronek ez nuke iraingarritzat hartuko, Feo gaztelaniazko abizena ere badelako. Ikus Feo abizena duten hainbat pertsona:
Orain ikusi dut Pablo feoren ekarpenak, oro har, oinarri handirik gabekoak izan direla, adibidez: Leitza artikuluaren hasieran irudi okerragoa (baina berak egina) jartzea. Beharbada izenarengatik blokeatu ez, baina Wikipediako gidak irakur ditzan eta gogoak ematen diolako aldaketak egin ez ditzan abisatzea komeni litzateke... --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 18:03, 12 Uztaila 2010 (UTC)

Bot eskaerak menperatu ez[aldatu iturburu kodea]

Arratsalde on, ez dakit zelan bideratzen den bot-entzako eskaera bat, ez dut inoiz egin. Tiebas eta Tiebas-Muru Artederreta dakarren bakoitzean Tebas eta Tebas-Muru Artederreta ipini behar da. Zein dira pausuak? Azalpen batzuk irakurri ditut baina ez dakit zein bot den egokiena etab.--Adrar Adrar 16:38, 13 Uztaila 2010 (UTC)

Eskaera hemen egin dezakezu eta ondoren bot bat duen lankide batek eskaera burutuko du.--An13sa 18:11, 13 Uztaila 2010 (UTC)
Egina--Unai (esan) 18:20, 16 Uztaila 2010 (UTC)

Bandaloa bueltan da[aldatu iturburu kodea]

Gure bandalorik gogokoena, "Jonba00", bueltan da berriz ere. -Zariquiegui 18:39, 20 Uztaila 2010 (UTC)