Tebas-Muru Artederreta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tebas».
Tebas-Muru Artederreta
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Tiebas - Santa Eufemia Outside.jpg

Tebas-Muru Artederretako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Zangozako merindadea
Eskualdea Iruñerria
Izen ofiziala Escudo de Tiebas Muruarte de Reta.svg Tiebas-Muruarte de Reta
Alkatea Yolanda Obanos Irure
(AITCM, indep.)
Posta kodea 31398
INE kodea 31228
Herritarra tebastar, muruartederretar
Kokapena
Koordenatuak 42° 41′ 35″ N, 1° 38′ 25″ W / 42.693055555556°N,1.6402777777778°W / 42.693055555556; -1.6402777777778Koordenatuak: 42° 41′ 35″ N, 1° 38′ 25″ W / 42.693055555556°N,1.6402777777778°W / 42.693055555556; -1.6402777777778
Tebas-Muru Artederreta hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Tebas-Muru Artederreta
Tebas-Muru Artederreta
Tebas-Muru Artederreta (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 21,31 km2
Garaiera 575 metro
Distantzia 14 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 633 biztanle
% 51,05 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 48,95
Dentsitatea 29,7 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 14,72
Zahartze tasa[1] % 37,82
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 48,61
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 80,68 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 9,74 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 3,39 (2010)
Euskararen erabilera % 0,1 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.tiebas-muruarte.es/

Tebas-Muru Artederreta[2] Nafarroako udalerria da. Izenak erakusten dituen bi herriekin batera (Tebas eta Muru Artederreta) hirugarren gune bat ere badago udalerrian: Arrizabalaga (Campanas). Hiruron artean, 633 biztanle zituzten 2014. urtean.

Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra bildu, ur-hornidura eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Zangozako merindadearen ekialdeko herria da, Iruñerriko gune metropolitarraren hegoaldean eta Nafarroako hiriburutik 14 kilometrora kokatua.

Tebas-Muru Artederretak Beriain eta Elortzibarrekin egiten du muga iparraldean, Untzuerekin ekialdean, Biurrun-Olkotzekin hegoaldean, eta Galar Zendearekin mendebaldean.

Bestela, Alaitzeko mendilerroak udalerria zeharkatzen du.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klimak ezaugarri azpimediterranenoak dauzka, uda garaian bi hilabete idor, 800 eta 1.000mm arteko prezipitazioak eta 12 eta 13 gradu bitarteko batez besteko tenperatura. Urteroko egun euritsuak 80 inguru izaten dira herrigunean eta 100 edo gehiago udalerriko gunerik menditsuenetan.

Basoak Alaitzeko mendilerroan hedatzen dira eta arteek eta pagoek osatzen dituzte. Dena den, gizakiaren eragina dela eta, asko murriztu da zuhaitz hauen azalera, eta gaur egun 100 hektarea baino gutxiagoko artedia dago Tebasen. Birlandaturiko pinuek (pinu beltza batez ere) 16,8 hektarea hartzen dituzte.

Estazio meteorologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrigunearen kanpoaldean Erreniega mendirako bidean eta itsasoaren mailatik 568 metrora, Nafarroako gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriaren sorrera-data zehatza ezagutzen ez den arren, garapen handieneko garaia XIII. mendean bizi izan zuen Teobaldo II.a erregearen agintaldiarekin batera. Erregeak bere egoitzetako bat ezarri zuen Tebasen, 1263. urtean Orreagako Kolegiatari Tebasko lurrak erosi eta gero. Erregeak, Badoztainen zituen lur batzuk eskaini zizkion kolegiatari ordain gisa. 1264an erregeak Lizarrako herritarren foru berak eman zizkien Tebasko herritarrei, eta bi hilabete geroago, "eginkizunetatik libre" izateko pribilegioa eman zien.

1283an, berriz, erreinuko gobernadore zen Launayko Clementek, herritarrek jada zeuzkaten pribilegioak kontuan harturik, Lizarrako foruaren berdina ezarri zuen. Tebasek "probestua" zeukan, ordena publikoa mantendu eta gaizkileak zigortzeko boterearekin.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tebas-Muru Artederretako biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 29 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %4,93 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Tebas-Muru Artederretako alkate kargurako Agrupación Electoral Amigos de Tiebas-Muruarte de Reta (AEAT) zerrendako Diego Prim Monreal aukeratu zuten. Udaleko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen eta hortaz gehiengo osoa; Agrupación Independiente Sierra de Aláiz (AISA) taldeak beste hiru hautetsi lortu zituen. Baliogabeko botoak 17 izan ziren (emandako guztien %4,43) eta 21 boto zuri izan ziren (botoen %5,72). Abstentzioa %22,74koa izan zen.

Tebas-Muru Artederretako Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
AEAT 189 4
AISA 157 3

2011ko udal hauteskundeetan zerrendarik bozkatuena Agrupación Independiente Tiebas-Campanas-Muruarte de Reta (AITCM izan zen eta Yolanda Obanos zerrendaburua alkate bihurtu zen. Zinegotzi kopuru bera (3) Agrupación Independiente Ciudadanos de Tiebas taldeak erdietsi zuen; Agrupación Independiente Sierra de Aláiz (AISA) hirutik bakarrera jaitsi zen eta Agrupación del Castillo de Tiebas (ACT) udalbatzatik kanpo geratu zen.

Tebas-Muru Artederretako Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
AITCM 153 3
Ciudadanos de Tiebas 132 3
AISA 76 1
ACT 38 0

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea Tebas kontzejuan dago. Tebasko udaleko idazkaria Biurrun-Olkozko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Kale Nagusia z/g

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Diego Prim Monreal AEAT
2011-2015 Yolanda Obanos Irure AITCM

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Condaren lineak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Condaren Iruñea eta Zaragoza bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Eguneko bost zerbitzu izaten dira norabide bakoitzeko. Lineak honako ibilbidea dauka:

Condaren Iruñea eta Lodosa bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Eguneko zerbitzu bakarra izaten da norabide bakoitzean.

La Tafallesaren lineak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Tafallesa autobus konpainiak Faltzes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu ditu norabide bakoitzeko, eta honako ibilbidea:

Lerin eta Iruñea arteko lineak antzeko ibilbidea egiten du Tafallatik aurrera.

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Tebas-Muru Artederreta eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %3,45ek zekien euskaraz hitzegiten.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Tebas-Muru Artederreta) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[4].

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Santa Eufemia eliza, XIV. mendean eginiko eraikina da. Eliza eraikitzeko lehen proiektua Teobaldo II.aren erregealdian aurkeztu bazen ere, hau hiltzean, proiektua bertan behera geratu zen. Azkenik, eraikuntza XIV. mendean hasi eta XVI. mendearen hasieran amaitu zen, estilo nekazal-gotikoan. Eliza barruan, Santa Eufemiaren 1612 egurrezko irudi bat dago eta urtero irailaren 16an erromeria antolatzen da, irudia herriko kaleetan prozesioan aterata.
  • Tebasko gaztelua XIII. mendeko eraikin gotikoa da, ziurrenik Tibalt II.a Nafarroakoaren ekimenez eraikia 1253 eta 1270 urteen artean. Gazteluan Nafarroako hainbat errege bizi izan ziren, eta horrez gain, errege agiritegia, altxorzaintzaren egoitza, koroaren kartzela eta exekuzioen tokia ere egon ziren gazteluan. Gaztelua 1378an birrindu zen, Gaztelaren aurkako gerra batean, eta ordutik bertan behera geratu zen. Beuaumontarrek jauregia dohaintzan jaso eta berreraiki egin zuten, baina berriro ere XVIII. mende amaierako Independentzia gerran (1808 eta 1812 urteen artean, egitura kaltetu eta gaztelua hutsik geratu zen.

Herritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tebas-Muru Artederreta
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa