Wikipedia:Txokoa/Laguntza/2011

Wikipedia, Entziklopedia askea

Erreferentziena desagertu da.[aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak txertatzeko aukera desagertu da. Norbaitek ba al daki ezer? .Theklan · Eztabaida · E-maila 16:22, 18 Otsaila 2011 (UTC)

Badirudi bat-batean desagertu dela...--An13sa 10:52, 20 Otsaila 2011 (UTC)

Nola borratu nik egindako Wikipediako artikulu bat?[aldatu iturburu kodea]

Kaixo lagunok!!Nola borratu dezaket nik egindako Wikipediako artikulu bat? oker dago eta guziz ezbatu nahi nuke! MILESKER!!

Gabon. Zuk sortu eta ezabatu nahi duzun artikuluan txantiloi hau itsatsi ezazu: {{ezabatu}} Ondoren administratzaile batek ikusi eta ezabatuko du. Ez da ezer asko. -Euskalduna 22:34, 2011ko maiatzaren 11a (UTC)

Frantziako udalerri infotauletako kokapena[aldatu iturburu kodea]

Jada plazaratu nuen bertako eztabaidan, baina eragin gehiago izateko, hemen ere jarri dut. Nire eskaera da ea norbaitek alda dezakeen Txantiloi:Frantziako_udalerri_infotaula bertan, kokapen mapa desberdinak jartzeko Okzitaniakoa edo Pirinio Atlantikoetakoa, adibidez. Jada hori posible bada, eskertuko nioke norbaiti azaltzea zelan egin daitekeen. Oraindik ez naiz jarri txantiloiekin lanean eta berde nago (egunen baten egingo dut :P). --Janfri; bai esan? 17:13, 18 Maiatza 2011 (UTC)

Historia ezabatzea[aldatu iturburu kodea]

Kaixo denoi. IP ezezagun batek (antza denez, irakasle batek eskola bateko ordenagailutik idatzita) mezu hau utzi dit. Posible al da artikulu bateko historiatik edukia (arrastoa) guztiz ezabatzea? Bertan izenak eta irainak agertzen baitira... Ez dut uste administratzaile moduan ezer egin dezakedanik. Agian burokrata edo sysop batek? (noizbait zerbait ikusi dut, alemanezko izen iraingarri batzuekin...). --josugoni (erantzun hemen) 08:13, 3 Ekaina 2011 (UTC)

Begiratu hau.--Assar; (erantzun hemen) 08:47, 3 Ekaina 2011 (UTC)
Gehiago hemen.--Assar; (erantzun hemen) 08:50, 3 Ekaina 2011 (UTC)

Egina. Eskerrik asko azalpenengatik, Asier. Noiz edo noiz artikuluren batean helbide elektroniko bat jarri dutela ikusi dut, eta aldaketa desegin arren hortxe geratu da, artikuluaren historian. Hurrengorako badakit zer egin. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 09:44, 3 Ekaina 2011 (UTC)

Milesker Assar. Milesker Xabier. --josugoni (erantzun hemen) 18:58, 3 Ekaina 2011 (UTC)

Egindako artikulua ez da agertzen[aldatu iturburu kodea]

Norbaiten laguntza behar dut arazo tekniko bat konpontzeko.

Avery, Mc Leod eta Mc Cartyren esperimentua izeneko artikulua idatzi dut. Idatzi ondoren, eta gaur arte, artikulu hau ez da agertzen wikipediaren bilatzailean, eta ezta ere nik egindako beste artikulu batean (Griffithen esperimentua-n, ikusi honen beheko aldean).

Sorginkeria dirudi.

-Josu 15:13, 7 Abuztua 2011 (UTC)

Hemen azaltzen da atzerapen hori: Delay in updating the search index:
For reasons of efficiency and priority, recent changes are not always immediately taken into account in searches. The index is typically updated every morning GMT. If you see the index lagging more than a couple of days, report it. For other technical issues with the search engine, please leave a message on the talk page.
Itxaron pare bat egun, ea berez konpontzen den.--Unai (esan) 17:18, 7 Abuztua 2011 (UTC)
Konponduta. Eskerrik asko, Unai. -Josu 19:51, 8 Abuztua 2011 (UTC)

"Musika disko infotaula" txantiloiarekin arazoak.[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Ez dakit toki egokian ari naizen laguntza bila, baina arazo batekin topo egin dut. Musika disko infotaula txantiloia erabiltzeko asmoa nuen Let Go artikulua osatzeko. Ez nago oso ziur, baina esango nuke ez dagoela ondo programatua. Beste txantiloi batzuk erabili izan ditudanean (adibidez, musika bakarlari infotaularena: http://eu.wikipedia.org/wiki/Txantiloi:Musika_bakarlari_infotaula), kodea bertan agertzen zitzaidan. Kopiatu, itsatsi eta osatzea zen egin beharreko guztia. Aipatzen dizuedan honekin, ordea, ezin da halakorik egin, ez baita inolako azalpenik ageri.

http://eu.wikipedia.org/wiki/Txantiloi:Musika_disko_infotaula

Norbaitek konpondu al dezake txantiloia, edo, ni banaiz galduta nabilena, norbaitek azaldu al didake nola erabili behar dudan, mesedez? Mila esker aldez aurretik! :) -Asiertxu 16:02, 2 Iraila 2011 (UTC)

Bai, argibideak falta zaizkio. Egin dezakezun bigarren gauzarik hoberena, instrukzioak zuk zeuk jartzearen ondoren, beste disko baten infotaula hartu eta bertan dauden eremuak betetzea da. Horrela ti-ta izango duzu artikuluan. Ea norbaitek txantiloian dagoen informaizo guztia jarri ahal duen! -Theklan · Eztabaida · E-maila 16:13, 2 Iraila 2011 (UTC)

Duela ordu bat desagertu zait kategoriak ordezkatzeko botoia... Berdina gertatu al zaizue besteoi? --Unai (esan) 10:53, 6 Urria 2011 (UTC)

Ez dakit ea goizean niri ere desagertu zaidan, atzodanik ez baitut erabili behar izan, baina, oraintxe begiratuta, niri behintzat badabilkit, bai. --Xabier Armendaritz Xabierri galderak edo oharrak egiteko, klikatu hemen 11:14, 6 Urria 2011 (UTC)
Kategoriak gehitzekoa (+ ikurra duena) ondo dabilkit niri ere, baina ordezkatzekoa (+ eta - ikurrak zituena) desagertu zait ;-( --Unai (esan) 12:00, 6 Urria 2011 (UTC)
Bai, niri ere bai, baina hemen bakarrik, beste wikipedietan ez. - --Joxemai; (erantzunak) 12:09, 6 Urria 2011 (UTC)

Egina Konpondu dut. Orain Commonseko sistema bera edukiko dugu. Esaterako, aukera ematen du kategoria bat baino gehiago batera aldatzeko, oso erabilgarria dena.--Unai (esan) 13:20, 6 Urria 2011 (UTC)

Hori bai, orain ingelesez dago. Uste dut Commonsen bertan itzuli behar dela. Denbora dudanean ikertuko dut. Kontrakoa esaten ez baduzue, orain dagoen bezala utziko dut, erabilgarriagoa iruditzen baitzait, ingelesez egon arren. --Unai (esan) 13:27, 6 Urria 2011 (UTC)
Eskerrik asko, Unai! Arrazoia, niri ere bi zeinu horiek dituen botoi hori falta zitzaidan. Oso baliagarria izango da hainbat kategoria batera aldatu ahal izatea. Baina, batez ere, batez ere, oso-oso-oso eskertuta naukazu orain dagoeneko ez dugulako baieztatu behar HotCats horrekin edozein aldaketa egiten dugun aldiro... orain, botoia behin sakatu, eta kito!! Hau gozamena... --Xabier Armendaritz Xabierri galderak edo oharrak egiteko, klikatu hemen 13:48, 6 Urria 2011 (UTC)

Iepe! Jakingo duzuenez, GARAren Gaur8k larunbatero argitaratzen du Wikimediako hiru eduki:

  1. Euskal Wikipediako asteko argazkia
  2. Euskal Wikipediako "bazenekien?"
  3. Euskal Wikiesanakeko asteko aipua

Argazkiak ondo eguneratzen ditugu, batzuon artean, baina beste bi edukiekin ez da berdina gertatzen, batez ere azken boladan. "Bazenekien?" eguneratzeaz Euskalduna arduratzen da, eta ahal duenean egiten du, eta, asteko aipuarena nik eguneratzen nuen (azken boladan lanez gainezka ibili naiz eta ez dut egin), baina ezin dut jarraitu.

Nire ustez oso interesgarria da Gaur8k eduki horiek argitaratzen jarraitzea. Eta esan didate eduki horien eguneraketa bermatu behar dugula, bestela, atal horiek kendu beharko dituztela. Beraz, galdera agerikoa da:

Ba al dago norbait (gehiago) "bazenekien?" eta asteko aipua eguneratzen laguntzeko? --Unai (esan) 12:00, 18 Azaroa 2011 (UTC)

Izenburua gaizki jarri dut eta ez dakit aldatzen...[aldatu iturburu kodea]

Robert Stephenson'‎ jarri dut eta ez dakit nola kendu komilla hori... Inork lagundu dezake? Eskerrik asko!-Koro 18:50, 17 Abendua 2011 (UTC)

Egina - Euskalduna 21:32, 2011ko abenduaren 17a (UTC)
Eskerrik asko nire estropizioak txukuntzeagatik! Eta... euskaldun asko ditut ikasle ohi... eta horietako batzuei Cash gustatzen zaiela ere badakit... baina... ez dakit nori itzuli nire gorantziak, e? je je-Koro 23:25, 17 Abendua 2011 (UTC)
Ez da ezer asko. Hori aspaldi-aspaldi izan zen. Halere, kontuan izan niretzat behinik behin irakasle ona izen zinela :P - Euskalduna 1:38, 2011ko abenduaren 18a (UTC)