Wikiproiektu eztabaida:Olinpiar Jokoak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Wikiproiektu Azala : Olinpiar Jokoak[aldatu iturburu kodea]

Wikiproiektu:Olinpiar Jokoak Azaletik estadioak eta bestelakoak atalak aldatu daitzeke, ezta? 2010eko orriak daude, baina ez dira egin. Nik uste ia ez direla egingo. Beraz, 2012ko ekin zentratuko nintzake.--Utolotu 15:23, 20 Abendua 2011 (UTC)

Aurrera, Utolotu. 2009az geroztik, zeu zara Wikiproiektuaren orriari aldaketak egin dizkion bakarra; beraz, jar ezazu egokien deritzozun erara. Nor edo nork bestelako iritzia baldin badu, abisatuko dizu. --Xabier Armendaritz Xabierri galderak edo oharrak egiteko, klikatu hemen 2011-12-20, 17:50

Igerilariak eta igerilari sinkronizatua[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Bereziki @Ibarraeus, zu ibili zara ere kategoriekin. Igerilari sinkronizatuak bereizi beharko genituzke igerilariengatik? Nik baietz uste dut, baina zalantza dut. Theklan (eztabaida) 15:55, 19 azaroa 2021 (CET)[Erantzun]

Kaixo, nik igerilarien barruan sartu ditut bereizitako beste kategori batzuetan. Ingelesezko wikipediatik hartu nuen ideia. Horrela dago egiña. Igerilarien barnean igerilari sinkronizatuak modura. Esango nuke ondo dagoela, azken fiñean igerilariak dira. Zer egingo zenuke zuk? Ibarreusk (eztabaida) 16:27, 19 azaroa 2021 (CET)[Erantzun]
Ingelesez bereizita daude. Euskaraz ez, kategoria berberean sartzen ditugu. Bereiziko ditut beraz! Theklan (eztabaida) 17:03, 19 azaroa 2021 (CET)[Erantzun]

2022ko Neguko Olinpiar Jokoak[aldatu iturburu kodea]

Oraindik aurreko urtekoa ez dugu amaitu, Lainobeltz, Gartxoak, Ibarreusk eta Joxan Garaialde eta dagoeneko hemen ditugu hurrengoak. Ea antolatu dezakegun besteetan bezain ondo! Theklan (eztabaida) 18:56, 4 otsaila 2022 (CET)[Erantzun]

Neguko Olinpiar Jokoei dagokienez zer egin nezake? Bestalde, atletismoko biografiak sortzen jarraituko dut eta hilabeteko lehiaketan pixka bat lagunduz ere. Ibarreusk (eztabaida) 22:08, 4 otsaila 2022 (CET)[Erantzun]
Ni prest biografia batzuk egiteko! Zein da plana, iazkoaren antzekoa? Gartxoak (eztabaida) 22:33, 4 otsaila 2022 (CET)[Erantzun]
Aurreko urtekoa nahiko aurreratuta dago, eta nik horretan jarraitzeko asmoa dut. Dena den, pixkana-pixkana, atzokoak, gaurkoak eta biharkoak ere sartuko ditugu. Eutsi! Joxan (eztabaida) 10:58, 5 otsaila 2022 (CET)[Erantzun]
Ba planik ez, pentsatzen duguna. Ni ari naiz kirol bakoitzarena egiten, aurrekoetan bezala, probestuz txantiloi guztiak eta sortuta daudela. Modalitate bakoitzarena ere beharko da gero. Eta biografiak ere oso garrantzitsuak, noski. Theklan (eztabaida) 12:59, 6 otsaila 2022 (CET)[Erantzun]
Momentuz, kirol bakoitzaren orrialdea sortu dut. Orain modalitateak egin behar dira... 109 dira guztira. Eta, gero, horiek gaurkotu ondo, emaitzekin eta. Hortik atera daitezke jada dominadunak, eta horiek egiten joan gaitezke. Theklan (eztabaida) 23:41, 6 otsaila 2022 (CET)[Erantzun]
Ados Joxan (eztabaida) 11:27, 7 otsaila 2022 (CET)[Erantzun]

2024ko Udako Olinpiar Jokoak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Beno, ba urte eta piko falta dela (529 egun gaur) akaso unea da lanean hasteko 2024ko Udako Olinpiar Jokoak hobetzen, gero erlojuaren-kontra ibili beharrean, ezta? @Lainobeltz, Gartxoak, Ibarreusk, Joxan Garaialde:. Wikiproiektuko kide zaretenez, zuei pasatzen dizuet ere pilota. Theklan (eztabaida) 13:09, 13 otsaila 2023 (CET)[Erantzun]

Bale ba, presarik gabe baina tarteka osatzen joango gara. Gartxoak (eztabaida) 17:11, 14 otsaila 2023 (CET)[Erantzun]
Kaixo! Kirolak eta Olinpiar Jokoak, zehazki, gehien gustatzen zaidan gaia da. Beraz, ados gaia aurreratzen joatearen ideiarekin. Hori bai, ez dakit nondik hasi, zeren eta ez naiz inoiz ibili txantiloiekin eta kirol ezberdinen orrialdeekin hasteko zailtasunak izan ditzazket. Ibarreusk (eztabaida) 11:41, 15 otsaila 2023 (CET)[Erantzun]
Beno, ez da guztiz erraza txantiloiekin aritzea, baina asko kopiatzea baino ez da. Ni hasiko nintzateke kirol bakoitzeko artikulua sortzen Arkularitza 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan bezala. Zer egongo den, non... gero txantiloiak kopiatzea eta pegatzea da ingelesezkotik. Lagundu dezaket horretan. Theklan (eztabaida) 11:43, 15 otsaila 2023 (CET)[Erantzun]
Kaixo, hasi naiz egiten. Arraunketak justu izen arraro xamarrak ditu eta batzuekin duda eduki dut itzulpena egiterakoan... Parte hartzaileen ataleko koadroan gaizki daudela uste dut. Ibarreusk (eztabaida) 19:12, 16 otsaila 2023 (CET)[Erantzun]
Nik ere arazo bera izan nuen iaz. Eta ez bakarrik arraunarekin, badira, orain ez naiz oroitzen zein, besteren bat ere. Onena litzateke horretan ibiltzen den norbaiti galdetzea edo Federazioari. Joxan (eztabaida) 19:55, 16 otsaila 2023 (CET)[Erantzun]
Bai, ez da erraza. Aurrekoaren izenak erabiltzea da onena, gero, beharbada, aldatuko ditugu denak batera. Theklan (eztabaida) 20:04, 16 otsaila 2023 (CET)[Erantzun]
Egoitza guztien artikuluak ere sortuak dira jada. Ibarreusk (eztabaida) 14:25, 4 Urria 2023 (CEST)

Kaixo! Kirol bakoitzaren orrialdeak sortu ditut jada. Break dancing-a ez dut egin, ze kirol berria da Olinpiar Jokoetan eta ez dakit ze izenarekin sortu (break dancing edo breaking, adibidez). Gainera, B-boys eta B-girls nola itzuli ere ez dakit. Inglesez utzi edo euskaratu? Kategorizazio berria sortu behar da eta hori zuetako batek nik baino hobeto egingo duela uste dut. Bestalde, zerekin jarraitu dezaket? Ibarreusk (eztabaida) 21:09, 5 abuztua 2023 (CEST)[Erantzun]

Bikain! Zeinen ondo! Hurrengo urterako askoz prestatuago gaude. Ba berez diziplina bakoitza egin beharko litzateke. Frantsesez, adibidez, badituzte guztiak: fr:Catégorie:Épreuve aux Jeux olympiques d'été de 2024. -Theklan (eztabaida) 15:53, 4 Urria 2023 (CEST)