Lankide eztabaida:Ibarreusk
Ongi etorri, Ibarreusk, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
--LainobeltzBot (eztabaida) 17:08, 5 azaroa 2020 (CET)
Itzulpen automatikoak[aldatu iturburu kodea]
Aupa Ibarreusk:
Lehenik eta behin egiten ari zaren lana eskertu nahi dizut. Ikusi dut Sandra Myers artikuluan itzultzaile automatikoa erabili duzula, eta gogorarazi nahi dizut itzultzaile automatikoak lana errazteko direla, baina oraindik ez direla guztiz fidagarriak, eta itzulpen automatikoek "orrazketa" behar dutela. Adibidez, sarrera esaldiko "es una exatleta española de origen estadounidense, musicóloga y política" -> "jatorri amerikarra, musikologoa eta politikaria duen Espainiako atleta ohia da" zuzenketa behar duen itzulpena da.
Segi wikipediagintzan, eta edozein zalantza galdetu lasai. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 14:52, 9 otsaila 2021 (CET)
Kategoriak[aldatu iturburu kodea]
Aupa Ibarreusk:
Kategoriekin ari zarela ikusi dut. Agian erabilgarri aurkituko dituzu HotCat (erabilerari buruzko bideoa ingelesez) eta Cat-a-lot (erabilerari buruzko bideoa ingelesez).
Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 13:41, 3 apirila 2021 (CEST)