Willem de Sitter

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Willem de Sitter
DeSitter.jpg
Bizitza
Jaiotza Sneek1872ko maiatzaren 6a
Herrialdea  Grezia
Lehen hizkuntza Nederlandera
Heriotza Leiden1934ko azaroaren 20a (62 urte)
Hezkuntza
Heziketa Groningengo Unibertsitatea
Tesi zuzendaria Jacobus Kapteyn
Hizkuntzak Nederlandera
Lanbidea
Lanbidea astronomoa, matematikaria, fisikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Groningengo Unibertsitatea
Leidengo Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Arteen eta Zientzien Herbehereetako Erret Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Willem de Sitter (1872ko maiatzak 6-1934ko azaroak 20) herbeheretar fisikari, matematikari eta astronomo bat izan zen.

Sneek herrian jaioa, De Sitterrek matematika Groningako Unibertsitatean ikasi zuen, non astronomia laborategirako lan egin zuen. 1897 eta 1899 artean Lurmutur Hiriko Behatokian lan egin zuen, Hegoafrikan. 1908an Astronomia irakasle izendatua izan zen Leidengo Unibertsitatean. Hiri honetako behatokiko zuzendari ere izan zen 1919tik hil zen arte.

De Sitterrek bere ekarpenik nagusienak kosmologia fisikoaren esparruan egin zituen. 1932an, Albert Einsteinekin batera, argirik igortzen ez duten materia kopuru handiak egon daitezkeela argudiatzen zuten lan baten elkarregile izan zen, gaur egun zulo beltz bezala ezagutzen direnak. De Sitter espazioaren kontzeptuagatik ere nabarmendu zen, Einsteinen erlatibitate orokorrarentzako ebazpen bat, non materiarik ez dagoen eta konstante kosmologiko positiboduna den. Honek hedapen esponentzial bat dakar, Unibertso hutsa. De Sitter Jupiter planetaren ikerketagatik ere ezaguna izan zen. 1934ko azaroak 20an hil zen Leidenen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Willem de Sitter Aldatu lotura Wikidatan