William Cambridgekoa
William Cambridgekoa edo William printzea, jaiotze izenez William Arthur Philip Louis Windsor (ingelesez Prince William, Duke of Cambridge, Paddington, Londres, 1982ko ekainaren 21a) Charles Galeskoa eta Diana Galeskoaren semerik zaharrena da, horretaz gain Elizabeth II.a Erresuma Batukoa eta Philip Edinburgokoaren biloba zaharrena ere bada. Harry Galeskoa bere anai gaztea da.
2011ko apirilaren 29an Londresko Westminster abadian Catherine Cambridgekoarekin ezkondu zen (jaiotze izenez Catherine "Kate" Elizabeth Middleton).
Cambridgeko dukea izateaz gain, Strathearn-eko kondea eta Carrickfergus-ko baroia ere bada.
Genealogia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: William Cambridgekoa ![]() |