William Schuman

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
William Schuman
Bizitza
Jaiotza New York1910eko abuztuaren 4a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza New York1992ko otsailaren 15a (81 urte)
Hezkuntza
Heziketa Columbiako Unibertsitatea
New York University Stern School of Business
Teachers College
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea orkestra zuzendaria, musikagilea, musikologoa, musika-irakaslea eta unibertsitateko irakaslea
Lan nabarmenak Symphony nr. 8 (Schuman)
Jasotako sariak
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Genero artistikoa opera
Sinfonia

William Howard Schuman (New York, AEB, 1910eko abuztuaren 4a - Ib., 1992ko otsailaren 15a) estatubatuar musikagile eta pedagogoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo Musikako Pulitzer Sariaren irabazlea (1943). Musika-ikasketak egin zituen, Roy Harris estatubatuar musikagilearekin. Eskolak eman zituen Sarah Lawrence Collegen (1935-1945), Juillard Schooleko zuzendari izan zen (1945-1962), eta New Yorkeko Lincoln Centerko lehendakari (1962-1969) izendatu zuten.

Schumanen musikak erritmo eta harmonia-egitura bikaina du, eta sarritan tonu bat baino gehiago erabiltzen badu ere, ez du melodia galtzen. Bere obretako asko fuga eta kalejira tankerako musika molde barrokoetan idatzita daude.

Lanik aipagarrienak: American Festival Overture (1939), orkestrarako; piano eta orkestra txikirako kontzertu bat (1942); A Free Song (1943), Musikarako Pulitzer Sariaren irabazlea; Undertow (1945) eta Night Journey (1947) balletak; Credendum (1955), Estatu Batuetako gobernuaren enkarguz idatzitako lana; New England Triptych (1956); 10 sinfonia, kontzertuak, harirako 4 kuarteto, abesbatzetarako obrak eta zinemarako musika.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]