William Strang

Wikipedia, Entziklopedia askea
William Strang

Bizitza
JaiotzaDumbarton1859ko otsailaren 13a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaBournemouth1921eko apirilaren 12a (62 urte)
Hobiratze lekuaKensal Greengo hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Agnes Rogerson Strang  (1885 -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaDumbarton Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, akuafortista, ilustratzailea eta idazlea
KidetzaRoyal Academy of Arts

William Strang (Dumbarton, 1859ko otsailaren 13aBournemouth, 1921ko apirilaren 12a) eskoziar margolari, grabatzaile, idazle eta ilustratzailea izan zen.

Hamasei urterekin Londresera joan zen eta Alphonse Legrosen ikaslea izan zen. Sei urtez grabatua ikasi zuen. Arrakasta handia izan zuen lanbide horretan, eta Margolsri-Grabatzaileen Errege Elkartearen sortzaileetako bat izan zen.

Hainbat grabatu teknika erabili zituen (akuaforte, punta lehorra, kedarrezko grabatu, buril, litografia, xilografia). Literatura-lanen ilustratzaile gisa nabarmendu zen, bereziki John Bunyan, Samuel Taylor Coleridge eta Rudyard Kipling egileena.

Erretratuen, paisaietan biluzik zeuden irudien eta nekazari familien margolaria ere izan zen. 1894an argitaratutako "Death and the Ploughman 's Wife" balada ilustratua ere idatzi zuen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]