Edukira joan

Txinako glizina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wisteria sinensis» orritik birbideratua)
Txinako glizina
Wisteria sinensis loretan
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFabales
FamiliaFabaceae
LeinuaWisterieae
GeneroaWisteria
Espeziea Wisteria sinensis
BasionimoaGlycine sinensis

Txinako glizina (Wisteria sinensis) Wisteria generoko landare zurkara, hosto-erorkorra eta igokaria da, jatorriz Txinakoa (Guangxi, Guizhou, Hebei, Henan, Hubei, Shaanxi eta Yunnan probintzietakoa). Nahiz eta igokaria izan, zuhaitz itxurarekin haz daiteke, enbor kizkur eta gainalde zapalarekin.

20-30 m luze hazi daiteke zuhaitz bati lotua, zurtoina erloju-orratzen kontrako norabidean kiribilduz. Hostoak berdeak eta distiratsuak dira, 1 -30 cm luze, eta 9-13 hostoxka luzangekin, bakoitza 2-6 cm luze. Loreak zuriak, moreak edo urdinak izan daitezke, 15-20 cm luzeko mordo zintzilikarietan eratuak. Udaberrian loratzen da, sarriena maiatz erdialdean. Nahiz eta mordoak Japoniako glizinarenak baino laburragoak izan, kopurua handiagoa izaten da. Fruitua zapala, arrea, belusatua eta leka itxurakoa da, 10-15 cm luze dena.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]