Wolfgang José Bournonville eta Urselekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Wolfgang José Bournonville eta Urselekoa
Bizitza
Jaiotza Mons1715eko abenduaren 4a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril1784ko apirilaren 29a (68 urte)
Jarduerak
Jarduerak armadako ofiziala
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Austriako Ondorengotza Gerra

Wolfgang José Bournonville eta Urselekoa, Flegnieseko II. kondea (Mons, Hainaut, 1715eko abenduaren 4a - Madril, 1784ko apirilaren 29a, Valoniako militarra izan zen, Espainiaren zerbitzura aritu zena. Karlos III.a Espainiakoaren agindupean Gipuzkoako kapitan orokorra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herbehereetako familia garrantzitsu batekoa zen, Sarseko markesaren semea. 1736an Corpseko guardiako kide sartu zen, Espainiako monarkiaren zerbitzura. Bertan alferez lehenengo eta teniente karguak lortu zituen, ondoren. 1743 eta 1748 artean Filipe I.a Parmakoaren alde aritu zen Austriako Ondorengotza Gerraren Italiako kanpainan. 1744an brigadier gradua eskuratu zuen, eta mariskala 1754an. 1748an Calatravako Ordenean sartu zen. 1760an teniente jeneral izendatu zuten eta 1767an Gipuzkoako kapitain orokor izendatu zuten. 1766ko matxinadaren errepresioan paper garrantzitsua izan zuen[1]. 1768ko martxoaren 24an Aragoiko kapitain orokor izendatu zuten, eta Aragoiko Errege Audientziako presidente. 1769ko azaroaren 8an Corpseko guardiako kapitain izendatu zuten, hil arte izan zuen titulua[2][3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Vicente Kindelan Luttrell» studylib.es . Noiz kontsultatua: 2018-11-05.
  2. (Gaztelaniaz) «Wolfgang José Bournonville y de Ursel | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es . Noiz kontsultatua: 2018-11-05.
  3. Didier., Ozanam, (2008) Los capitanes y comandantes generales de provincias en la España del siglo XVIII : estudio preliminar y repertorio biográfico Universidad de Córdoba ISBN 9788478018871 PMC 318876902 . Noiz kontsultatua: 2018-11-05.