Edukira joan

Wright Flyer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wright Flyer
MotaLehenbiziko hegazkina
Bidaiariak1
EraikitzaileaWright anaiak
DiseinatzaileaWright anaiak
Lehenengo hegaldia1903ko abenduaren 17a
Zerbitzu hasiera1903ko abenduaren 17a
Zerbitzu amaiera1903ko abenduaren 17a
EgoeraEsperimentala
Erabiltzaile nagusiaWright anaiak
Unitate eraikiak1
AldaerakWright Glider
Wright Flyer II
Wright Flyer III

Wright Flyer edota Flyer I (euskaraz Wright Hegalaria edota Hegalaria I.a) 1903an Wright anaiek diseinatu eta eraikitako hegazkin esperimental bat izan zen. Historiara "airea baina pisuagoa zen eta hegaldi arrakastatsua burutu zuen lehenbiziko hegazkin motorduna eta pilotuduna" izateagatik igaro da, alegia, hegan egin zuen lehenbiziko hegazkin aintzindaria. Nazioarteko Federazio Aeronautikoak hala onartua baitu. Berez, canard motako pilotu bakarreko biplano bat zen.

Eredu esperimenatala zenez erabilera bakarra izan zuen, 1903ko abenduaren 17an, AEBetako Ipar Carolinako Kitty Hawk udalerrian. Egun honetan, lau hegaldi labur burutu zituela erregistratua dago: lehenak, Orville Wright pilotua zela, 12 segundu iraun eta 37 metroko distantzia hegan egin zuen; laugarren eta azkenak, Wilbur Wright pilotu zela, 59 segundu iraun eta 260 metroko distantzia hegan egin zuen.

Eredu honetan oinarrituz, Wirght anaiek honako aldaerak garatu zituzten: Wright Flyer II eta Wright Flyer III. Aurrez, 1900-1902 artean, Wright anaiek Kitty Hawk udalerrian beste zenbait ereduekin burututako saikeretan eta probetan bereganatutako eskarmentuan oinarritua zegoen, bereziki Wright Glider piloturik gabeko planeatzailean. Azkenean, 1908ko maiatzaren 22an Wirght anaiek beren asmakizunaren patentea lortu zuten: aireplanoa.

Flyer I hegazkinaren hegaldiak hegazkintzaren "aro aintzidariari" hasiera eman zion (1903-1914), Lehen Mundu Gerraren hasierarekin amaituz.

1908ko patentea.

Ezaugarri orokorrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Eskifaia: 1
  • Luzera: 6,4 m (21,1 oin)
  • Zabalera: 12,3 m (40,3 oin)
  • Garaiera: 2,7 m (9 oin)
  • Hegal azalera: 47 m² (505,9 oin²)
  • Pisu hutsa: 274 kg (603,9 lb)
  • Gehienezko pisua aireratzean: 338 kg (745 lb)
  • Eragilea: 1× lerroko motorra, 4 zilindro eta 3294 c.c. .
  • Potentzia: 9 kW (12 HP; 12 CV), 1090 r.p.m.-ra
  • Helizeak: 2× bipala, pauso finkoa motorretik.
  • Helize diametroa: 2550 mm

Errendimendua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Gehienezko abiadura operatiboa (Vno): 48 km/ord (30 MPH; 26 kt)
  • Hegaldi garaiena: 9 m (30 ft)
  • Hegal karga: 7 kg/m2


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]