Wyatt Earp

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wyatt Earp
Wyatt Earp portrait.png
Bizitza
Jaiotza Monmouth (Illinois)1848ko martxoaren 19a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Los Angeles1929ko urtarrilaren 13a (80 urte)
Familia
Aita Nicholas Porter Earp
Ama Virginia Earp
Ezkontidea(k) Mattie Blaylock  (1878 -  1881)
Josephine Earp  (1882 -  1929)
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea politikaria
Sinesmenak
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa
IMDb nm1991141
Wyatt Earp signature.svg

Wyatt Berry Stapp Earp (1848ko martxoaren 19a, Monmouth, Illinois - 1929ko urtarrilaren 13a, Los Angeles, Kalifornia) Mendebalde Urruneko estatubatuar jokalaria, pistolaria, politikaria eta poliziako ofiziala izan zen. Dodge City eta Tombstone udalerrietako marshall kargua izan zuen.

O.K. Corraleko tiroketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «O.K. Corraleko tiroketa»

Batez ere Arizona estatuko Tombstone udalerrian jazotako O.K. Corraleko tiroketa ospetsuaren gertaeragatik ezaguna da, hau Mendebalde Urruneko gertakari oroitu eta ospetsuenen artean kokatzen da. Bertan Doc Holliday pistolaria eta Virgil Earp eta Morgan Earp anaiekin batera Billy Claiborne, Frank McLaury, Tom McLaury, Billy Clanton eta Ike Clanton pistolarien aurka elkar tirokatu ziren.

Tiroketa honen ondorioz Frank McLaury, Tom McLaury eta Billy Clanton hil ziren. Ondoren hauek mendeku gisa Morgan Earp hil eta Virgil Earp elbarri utzi zuten. Wyattek bere anaiak mendekatu eta O.K Corralen biziraun zuten gainontzeko guztiak hil zituen.

Zahartzaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere garaikideak izan ziren pistolari asko ez bezala eta nahiz eta bere bizia sarritan arrisku edo kinka larrian ipini izan, Wyatt Earp zahartzarora bizirik ailegatzea lortu zuen. Bere azken urtetan Kalifornian bizi izan zen, bertan Hollywoodeko Mendebalde Urruneko filma ugaritan aholkulari lanak burutu zituelarik.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wyatt Earp Mendebalde urruneko pistolari eta marshall ospetsuenetako bat izan da. Zineman bera eta bere bizitzari buruzko Hollywoodeko filma ugari filmatu direlarik.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wyatt Earp Aldatu lotura Wikidatan