Xabier Aierdi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Xabier Aierdi
Xabier Aierdi.jpg
Bizitza
Jaiotza Zeberio1957  (61/62 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Deustuko Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak unibertsitateko irakaslea eta soziologoa
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea

Xabier Aierdi Urraza (Zeberio, 1957) soziologo eta irakasle euskalduna da. Lizentziatua da soziologia eta zientzia politikoetan Deustuko Unibertsitatean (1980) eta kazetaritzan Euskal Herriko Unibertsitatean (1984). Soziologian doktore ere bai (1991)[1].

Jarduera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Soziologia Elkarteko lehendakari izana da, eta Espainiako Soziologia Federazioko (FES) lehendakari orde[1].

Migrazio eta etnizitatearen alorrean lan egin du, eta bere jarduera ikertzaile gehiena gai horien inguruan garatu du. Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiaren zuzendari izan da 2003tik 2011ra (lehen hiru urteetan Cristina Blancorekin partekatuz zuzendaritza)[2]. 2011n, José Antonio Oleagarekin batera, Begirune Immigrazioaren Ikerketarako Laborategia sortu zuen EHUko ikerketa talde gisa. Besteak beste, Immigrazioaren aldeko Gizarte Itunean (Eusko Jaurlaritzaren ekimena) aditu gisa parte hartu du eta Zurrumurruen Aurkako Sarearen (Hego Euskal Herriko hainbat erakunde eta talderen artekoa) dinamizatzaile izan da[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   «Xabier Aierdi Urraza - hizlariak - udaltop» www.udaltop.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-07 .
  2. (Gaztelaniaz)  «Xabier Aierdi Urraza – Curriculum Vitae | COMBI» combiproject.eu . Noiz kontsultatua: 2018-09-07 .
  3.   «ehuGuneko kolaboratzailea» ehugune . Noiz kontsultatua: 2018-09-07 .