Edukira joan

Xabier Eizagirre Gesalaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xabier Eizagirre» orritik birbideratua)
Xabier Eizagirre Gesalaga

Bizitza
JaiotzaZarautz, 1966 (59/60 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea : filosofia
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakikertzailea eta kazetaria
Enplegatzailea(k)Jakin
Euskal Herriko Unibertsitatea

Inguma: xabier-eizagirre-gesalaga

Xabier Eizagirre Gesalaga (Zarautz, Gipuzkoa, 1966) Jakin aldizkariko erredakzio burua da. Filosofia ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta ondoren EHUko Logika eta Zientziaren Filosofia Saileko irakaslea izan zen.[1] Hainbat argitalpen egin ditu zientziaren filosofiaren esparruan. 1999tik Jakin aldizkariko erredakzio arduraduna izan da, eta 2014tik aurrera erredakzio burua da.[2]

2018az gero Eizagirre da Jakin aldizkariak euskarazko liburugintzaz urtero egiten duen azterketaren arduraduna.[3]

Liburu hauetan parte hartu du idazle edo argitaratzaile gisa: [4]

  • Zer da zientzi teoria delako hori? Egungo zientziaren filosofiarako sarrera. Patxi Baztarrika, Andoni Ibarra eta Jabier Oiangurenekin batera (UPV/EHU, 1992).
  • Zientzi razionaltasun berriranzko urratsak: Popper ala Kuhn? Andoni Ibarrarekin batera (UPV/EHU, 1998).
  • Dogmak zientzian? Feyerabend, Kuhn, Popper. Juan Bautista Bengoetxearekin batera (Jakin, 2003).
  • Karlos Santamaria gaiez gai. Paulo Agirrebaltzategi, Xabier Apaolaza, Joan Mari Torrealdai, Andoni Ibarra eta Joseba Intxaustirekin batera (Jakin, 2013).
  • Pentsamendu bat gure munduari. Joxe Azurmendi Kongresua. Argitaratzaile, Iñaki Zabaleta Gorrotxategirekin batera (Jakin eta EHU, 2021).
  • Moderniaren hastapenak Euskal Herrian. XVI. mendea: Elkanoren ingurune kulturala. Argitaratzaile, Ekai Txapartegirekin batera (Jakin eta EHU, 2022).

Euskal liburugintzaren azterketa urtez urte

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal liburugintzaren azterketa soziologikoari ekin zion Joan Mari Torrealdaik 1976an. Euskaraz argitaratutako liburuen katalogoa prestatu zuen urtero. Eta hortik abiatuta euskarazko produkzioari buruzko hausnarketa egiten zuen, indarguneak eta ahulguneak seinalatuz. Azterketaren txostena Jakin aldizkarian argitaratzen zuen artikulu moduan. "Euskal liburugintza 1976an"... "Euskal liburugintza 2017an" izenburuko artikuluak izan ziren. Azkena, 2017koa, 2020an argitaratu zuen.[5][6]

Torrealdai 2020an hil zen eta Xabier Eizagirrek hartu zuen lekukoa.[7][8][9][10][11]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Xabier Eizagirre Gelesaga - irakasgaiak - Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (kontsulta data: 2025-10-24).
  2. «Xabier Eizagirre Gesalaga» JAKIN Dabilen pentsamendua (kontsulta data: 2025-10-23).
  3. Rubio, Miren. (2021-01-24). «[PODCAST Euskal liburugintzari argazkia, Torrealdairi lekukoa hartuta»] JAKIN Dabilen pentsamendua (kontsulta data: 2025-10-23).
  4. «Xabier Eizagirre Gesalaga - Liburuak - Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (kontsulta data: 2025-10-24).
  5. «Euskal liburugintza 1976an - Jakin.eus» www.jakin.eus (kontsulta data: 2020-08-02).
  6. «Euskal liburugintza 2017 - Jakin.eus» www.jakin.eus (kontsulta data: 2020-08-02).
  7. «Xabier Eizagirre, liburugintzaren azterketaz» JAKIN Dabilen pentsamendua (kontsulta data: 2025-10-23).
  8. kudeatzailea. (2022-04-20). «{PODCAST} Xabier Eizagirre, euskal liburugintzaren azterketaz» JAKIN Dabilen pentsamendua (kontsulta data: 2025-10-23).
  9. «Xabier Eizagirre, 2021eko liburugintzaren azterketaz» JAKIN Dabilen pentsamendua (kontsulta data: 2025-10-23).
  10. «Liburugintza 2022: Xabier Eizagirre» JAKIN Dabilen pentsamendua (kontsulta data: 2025-10-23).
  11. Iguaran, Oihana. (2025-02-05). «Xabier Eizagirre: «Helduen literaturak beherakada izan du produkzioan»» JAKIN Dabilen pentsamendua (kontsulta data: 2025-10-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]