Xabier Lete (diskoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xabier Lete (diskoa)
Xabier Leteren albuma
Egilea(k)Xabier Lete
Argitaratze-data1974
IzenburuaXabier Lete
Ekoizpen lekuaEspainia
Banatze bideaLP eta Kasete
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-musika
Hizkuntzaeuskara
Iraupena41:29 minutu
DiskoetxeaArtezi
Zatiak9 musika pista

Discogs: 1780353 Edit the value on Wikidata

Xabier Lete izeneko diskoa Xabier Letek 1974an plazaratutako diskoa da.[1]

Euskal kantagintza modernoan eragina itzela izan duen Xabier Leteren lehen diskoa izan zen hau. Ez Dok Amairu taldearen sortu zuteneko garaikoa da. Ez Dok Amairu taldean zegoen lankidetza-girotik sortu zen disko honetan Lourdes Iriondo, Antton Valverde eta Marian Arregiren parte hartzea zenbait kantutan. Lete poeta nabarmena izaki, bertso zaharrak berreskuratzen ere lan handia egin zuen. disko honetan Lizardiren bi olerki eta Etxepareren beste bat jaso zituen.

Diskoko abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bederatzi abesti hauek osatu zuten diskoa:[1]

Xabier Lete
  1. Ni naiz (Hitzak eta doinua: Xabier Lete)
  2. Nafarroa, arragoa (Hitzak eta doinua: Xabier Lete)
  3. Ondar gorri (Zatiak) ( Hitzak: Xabier Lizardi-Doinua: Xabier Lete)
  4. Sinisten dut (Hitzak: Xabier Lete-Doinua: Antton Valverde)
  5. Alzateko jaun (Hitzak eta doinua: Xabier Lete)
  6. Izotz-ondoko eguzki (Zatiak) (Hitzak: Xabier Lizardi-Doinua: Xabier Lete)
  7. Giza aberea (Hitzak eta doinua: Xabier Lete). Lourdes Iriondoren ahotsarekin
  8. Seaska kanta (Hitzak eta doinua: Xabier Lete). Lourdes Iriondoren ahotsarekin
  9. Kontrapas (Hitzak: Bernart Etxepare-Doinua: Xabier Lete). Marian Arregiren akordeoilariaren laguntzaz

Argitaraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artezi, 1974. Iraupena: 41' 29".

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Xabier Lete» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]