Xaboi-belar sendagarri
Itxura
| Xaboi-belar sendagarri | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Plantae |
| Ordena | Caryophyllales |
| Familia | Caryophyllaceae |
| Generoa | Saponaria |
| Espeziea | Saponaria officinalis |
| Datu orokorrak | |
| Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | saponaria extract (en) |

Xaboi-belar sendagarria (Saponaria officinalis) Kariofilazeoen familiako belar landarea da, zurtoin zut gogorra, krabelinaren antzekoa, eta ezpata itxurako hosto berde txorten gabeak dituena. Zuri-belar izenaz ere ezagutzen da. Bost hostoko lore zuri gorrixkak izaten ditu. Europan eta Asian hazten da, leku hezeetan batez ere. Sustraiak uretan beratzen utziz gero apar handia ateratzen du; horregatik, xaboi-belarra arropa garbitzeko erabili izan da. Gaur egun jarabeak egiteko erabiltzen da botikagintzan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-1-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |