Edukira joan

Xenofeminismo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Xenofeminismoa, mugimendu feministaren ildo bat da, artearen eta teknologiaren ikerketa erradikal eta kritikoarekin konprometituta, hiru oinarri teoriko azpimarratzen ditu: antinaturalismoa, teknomaterialismoa eta genero-abolizionismoa. Posizionamendu transfeministatik abiatuta, hiru kontzeptu horiek elkarlotzen ditu, zientzia eta teknologia gatazka-espazio gisa azter daitezen proposatzeko, ez baitira, funtsean, ez neutroak ez ongintzazkoak, baina ezta berez patriarkalak, sexistak edo arrazistak ere.

Ziberfeminismoaren ildoa jarraituz, azelerazionismoaren ideiak ere jasotzen ditu. Laboria Cuboniks nazioarteko talde feministaren Xenofeminismoa. Alienazioaren aldeko politika manifestuan du oinarria.[1]

Helen Hester filosofo eta ikerlari xenofeminista izan zen manifestuaren sortzailetako bat, bertan xenofeminismoa definitu, proiektu politiko feminista birplanteatu eta existitzen diren teknologien erabilera estrategikoaren alde egin zutelarik, mundua erabat birdiseinatzeko.[2] Xenofeminismoa. Genero teknologiak eta ugalketa politikak saiakeran garatu zuen proposamena.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. XF Manifesto. (Noiz kontsultatua: 2020-11-15).
  2. (Gaztelaniaz) Hester, Helen. (2019). ««¿Ingenierxs o hackers? Sistemas tecnológicos y cambio político»» www.museoreinasofia.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-15).
  3. (Gaztelaniaz) Hester, Helen. (2018). Xenofeminismo : tecnologías de género y políticas de reproducción. (1ª ed. argitaraldia) Caja Negra Editora ISBN 978-987-1622-66-5. PMC 1105431390. (Noiz kontsultatua: 2020-11-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]