Edukira joan

Helen Hester

Wikipedia, Entziklopedia askea
Helen Hester
Bizitza
JaiotzaErresuma Batua, 1983 (40/41 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktibista eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)University of West London (en) Itzuli
KidetzaLaboria Cuboniks (en) Itzuli

Twitter: HelenHester Edit the value on Wikidata

Helen Hester (Erresuma Batua, 1983) filosofo, ikerlari eta xenofeminismoan kokatzen den ekintzaile feminista da. Laboria Cuboniks talde feministako kide da.[1]

Hester Londresko West London Unibertsitateko Komunikabideetako irakasle elkartua da. Bere ikerketa-ildoak teknologia digitalak, ugalketa-politikak eta lanaren etorkizuna dira. [2]

Laboria Cuboniks-en ekintzaile

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laboria Cuboniks nazioarteko talde feministako kide da, jakintza-arlo desberdinetako pertsonek osatzen duten kolektiboa: ikusizko arteak, programazioa, filosofia, arkeologia edo diseinua. 2015ean Xenofeminismoa. Alienazioaren aldeko politika manifestua[3] argitaratu zuten. Bertan xenofeminismoa definitu, proiektu politiko feminista birplanteatu eta existitzen diren teknologien erabilera estrategikoaren alde egiten da, mundua erabat birdiseinatzeko. [4] Xeno- aurrizkiak feminismo-mota bat sortzeko gogoari egiten dio erreferentzia. Feminismo-mota horrek sexu-aniztasuna bere egiten du, edozein kontzepzio bitar alde batera utzita, eta desberdinarekiko, arrotzarekiko, aliantzak eta elkartasun-moduak sortzeko gaitasuna du. Ziberfeminismotik, posthumanismotik, trans* aktibismotik, materialismotik eta azelerazionismotik abiatuta, xenofeministek generoaren, sexuaren, arrazaren, espeziearen eta klasearen nozioetatik haragoko mundu bat proiektatzen dute, eta natura etengabe birkonkistatzeke eta teknologiak zeharkatzen duen gatazka-gune gisa ulertzen dute, batez ere emakumeek, "naturala" denaren ideia ugalketaren aginduaren zamarekin daramatenak. [5]

Ekarpen teorikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laboria Cuboniks-en manifestuan oinarritua, Hesterrek Xenofeminismoa. Genero teknologiak eta ugalketa politikak saiakera idatzi zuen 2018an. Egileak manifestuaren oinarri teoriko nagusiak azpimarratzen ditu: antinaturalismoa, teknomaterialismoa eta genero-abolizionismoa. Posizionamendu transfeministatik abiatuta, hiru kontzeptu horiek elkarlotzen ditu, zientzia eta teknologia gatazka-espazio gisa azter daitezen proposatzeko, ez baitira, funtsean, ez neutroak ez ongintzazkoak, baina ezta berez patriarkalak, sexistak edo arrazistak ere. Konkistatu beharreko lurraldea dira. Natura, beraz, aldi berean teknologiak eta gizarte-arloak zeharkatzen dute, eta malgua, errepikagarria eta berreraikigarria da. Horrela, beharrezkoa da eskala handiko gizarte-antolaketa kolektiboa, sare konektibo patriarkalez jabetzeko.[6] Egilearentzat jorratu beharreko funtsezko gaia da ugalketaren arazoa eta honek planetan dugun etorkizunarekin duen harremana. Erreprodukzio biologikoa inposatzen eta gaitzesten ez duten eta gorputzen autonomian eta sexu-aniztasunean oinarritutako erreprodukzio sozialeko eredu ez-arauemaileak ezartzen dituzten "etorkizun arrotz" baterako irudikapenak garatzea da helburua, odol-filiaziotik harago lotura afektiboak eta zaintza-loturak sustatzeko gai direnak.[5] Lan honekin, Hesterrek, aurreko Manifestua hedatu eta azelerazionismoaren inguruan artikulatu zuen. Gaur egungo errealitatea prozesu bizkorrean bizi da bere esparru guztietan, batez ere zientifikoetan eta teknologikoetan. Beste egile batzuek ere lehenago emantzipazio feministarako espazio gisa ikusi zituzten esparru hauek: Firestone (1976), Haraway (1995), Plant (1994), Butler (2018, 2017 eta 2006) eta Preciado (2002, 2008 eta 2010). Eta genero bitarraren haustura eta queer-gorputz, subjektu eta identitate ez-heterozentrikoak beste irakurketa batzuetara irekitzea errealitate bihur daitezkeen espazioak ere badirela.[7]

Hesterrek, bere saiakeran, feminitatearen eta aktibismo ekologikoaren arteko baliokidetasuna arbuiatu zuen, eta teknologiak zeharkatzen duen mundu batera egokitutako aktibismoaren alde egin zuen. "Pertsonala politikoa da" mantra feministak ez duela intuizioan bakarrik geratu behar aldarrikatu zuen, gizartean eragina izan behar baizik, eta aldi berean kritika egin behar zaiola. Bestelakoekin, arrotzekin, alienatuekin aliantza egitea proposatzen du. Izna ere, elkartasunetik abiatuta bakarrik uzten baita alde batera indibidualismoaren nozioa, baita feminismoetatik ere.[8]

Nick Srnikek ekonomilariarekin batera marxismo postautonomista eta feminismo materialistaren bigarren bolada abiapuntu hartuta, Lanaren ondoren: zer geratzen zaigu? eztabaida planteatu du ugalketa-lanaren naturalizazioa baztertzeko eta lanaren amaieraren aroan politika feminista eraginkorragoa sortzen saiatzeko.[9][10] Beste ikerketa-ildo batean, lanaren, etxearen eta komunitatearen krisi integratua aztertzen du, zaintzaren ekonomiaren aroan murgilduta gaudelarik ugalketa eta zaintza lanaren feminizazioa aztertuz, ordaindua eta ordaindu gabea.[11]

  • After work: The politics of free time (Verso, 2018, Nick Srnicek-in batera).[12]
  • Xenofeminismo. Tecnologías de género y políticas de reproducción (Caja Negra, 2018).[13]
  • Fat Sex: New Directions in Theory and Activism (Routledge, 2015, Caroline Walters-ekin batera)[14]
  • Dea ex machina (Berlin Merve, 2015) [15]
  • Beyond Explicit: Pornography and the Displacement of Sex (SUNY Press, 2014)[16]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Articles by Helen Hester | MIT Technology Review» www.technologyreview.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
  2. «Dr Helen Hester | University of West London» www.uwl.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
  3. (Ingelesez) Cuboniks, Laboria. «Xenofeminism: A Politics for Alienation | Laboria Cuboniks» laboriacuboniks.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-15).
  4. (Gaztelaniaz) «Actividad - Helen Hester - ¿Ingenierxs o hackers? Sistemas tecnológicos y cambio político» www.museoreinasofia.es (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
  5. a b (Gaztelaniaz) Hester, Helen. (2018). Xenofeminismo: tecnologías de género y políticas de reproducción. Caja Negra Editora ISBN 978-987-1622-66-5. (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
  6. «Helen Hester:¿Ingenierxs o hackers? Sistemas tecnológicos...» www.mcu.es (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
  7. (Ingelesez) Sociales, Methaodos Revista De Ciencias. HELEN HESTER (2018): Xenofeminismo. Tecnologías de género y políticas de reproducción. Buenos Aires: Editorial Caja Negra.. (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
  8. (Gaztelaniaz) Lijtmaer, Lucía. (2018-11-05). «El ‘biohackeo’ feminista» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
  9. (Gaztelaniaz) Queralt, Natàlia. (2019-03-24). «Helen Hester y Nick Srnicek reflexionan sobre el fin del trabajo tradicional» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
  10. (Gaztelaniaz) Helen Hester y Nick Srnicek. Después del trabajo: ¿qué nos queda? | Vídeos | CCCB. (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
  11. (Ingelesez) Hester, Helen. (2018). «Care under capitalism: The crisis of “women's work”» IPPR Progressive Review 24 (4): 343–352.  doi:10.1111/newe.12074. ISSN 2573-2331. (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
  12. HESTER, HELEN.. (2018). AFTER WORK : the fight for free time.. VERSO ISBN 1-78663-307-8. PMC 1003065842. (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
  13. Hester, Helen, 1983-. (2018). Xenofeminismo : tecnologías de género y políticas de reproducción. (1ª ed. argitaraldia) Caja Negra Editora ISBN 978-987-1622-66-5. PMC 1105431390. (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
  14. Fat sex : new directions in theory and activism. ISBN 978-1-4724-3254-4. PMC 899949753. (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
  15. Dea ex machina. Merve 2015 ISBN 978-3-88396-369-3. PMC 902882960. (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
  16. Hester, Helen, 1983-. Beyond explicit : pornography and the displacement of sex. ISBN 978-1-4384-4962-3. PMC 869735668. (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]