Xesqui Castañer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xesqui Castañer
Bizitza
JaiotzaValentzia1952ko uztailaren 9a
Herrialdea Espainia
HeriotzaGasteiz2018ko urriaren 1a (66 urte)
Hezkuntza
HeziketaValentziako Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, ikertzailea eta katedraduna
KidetzaPSE-EE
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Xesqui Castañer López (Valentzia, 1952ko uztailaren 9a - Gasteiz, 2018ko urriaren 1a) politikari, ikerlari eta irakaslea izan zen, Arabako Batzar Nagusietan lehenengo emakume presidente.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valentzian jaioa, 1974an PSOEn integratu zen. Valentziako kultur kontseilariaren aholkulari izan zen. Letrak eta Filologia ikasi zuen. 1985ean Geografia eta Historiako doktoretza egitera Euskal Herriko Unibertsitatera etorri zen. Gasteizko zinegotzia eta Fernando Buesa lehendakariorde ohiaren aholkularia ere izan zen. 1999ko uztailaren 6an, 2003arte, PPren botoei esker, Arabako Batzar Nagusien presidente izateko ardura eskuratu zuen. Kargu horretan zegoenean erlijio ekitaldietara ordezkari gisa joateari uko egin zion. Ondoren, Valentziako Unibertsitatearen irakasle postua lortu zuen. Arte garaikideaz aditua, bereziki emakume eta generoaren espezialista izan zen. 2018ko urriaren 1ean, gaixotasun larri batek jota, hil egin zen, 66 urte zituelarik.[1]

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Arte y arquitectura en el País Vasco. Donostia: Nerea, ISBN: 978-84-89569-60-7.
  • Género y videocreación en el arte contemporáneo. Tirant lo Blanch, ISBN: 978-84-9086-853-9
  • Mito y religión en la plástica alavesa (1450-1650). Arabako Foru Aldundia, ISBN: 978-84-7821-026-8
  • José Pinazo Martínez (1879-1933). Punto Rojo, 2011. ISBN: 978-84-15350-98-9
  • La imagen de la mujer en la plástica vasca contemporánea. Euskal Herriko Unibertsitatea, ISBN: 78-84-7585-413-7
  • Pinturas y pintores flamencos, holandeses y alemanes en el Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao Bizkaia Kutxa, 1995.[2][3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .
  3. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]