Xianbei

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Xianbei Konfederazioa K. o. I. eta III. mendeen artean.

Xianbeiak (txineraz: 鮮卑; mongolieraz: Syanbi edo Sümbe; tibeteraz: Sümbe) gaur egungo Mongolia ekialdean, Barne Mongolian eta Txinako ipar-ekialdean bizi zen herri mongol nomada bat izan ziren.

Txinako testu historikoek diotenez, xianbeiak donghu izeneko jende multzoaren ondorengoak ziren. Antropologo txinatar eta errusiar modernoen arabera, ipar-ekialdeko Asian bizi zen populazio mongoloide bat zen. Sima Qian historialariak zioen donghuak Barne Mongolian bizi zirela K.a. 699-632 urteetan. Lehenagoko aipamenak ere badaude, hainbat dokumentutan agertu baita Shang dinastiaren sasoian ere (K.a. 1600–1046) aktibo zirela.

Mongolian eta inguruetan beste talde batzuk izan zituzten antzeko ohiturak zituzten xianbeiak. Xamanismoa praktikatzen zuten, artzain nomadak ziren, yurtak erabiltzen zituzten bizitzeko, kumisa edaten zuten, eta naturari eta gerrari lotutako kirolak egiten zituzten: zaldien lasterketak, arkularitza, mongoliar borroka, etab.

Xianbeien hizkuntzari eta lotura etnikoei buruzko hainbat hipotesi daude:

  • Hipotesi onartuenak dio xianbeiak talde etniko mongol bat zirela eta haien adarrak hainbat herri mongolen aurrekoak zirela, esaterako nirun, khitan eta menggu shiweienak.
  • Beste hipotesi batek dio talde etniko tungus bat zirela.
  • Hirugarren batek dio bai mongolen bai tungusen aurreko arbasoak izan zirela.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]