Xilenol

Wikipedia, Entziklopedia askea

Xilenola edo dimetilfenola konposatu organiko aromatikoa (CH3)2C6H3OH formula duena, fenolen familiakoa eta sei isomero dituena[1]. Fenolaren hidrogeno-atomo bi metilo talde biz ordezkatzean eratzen da. Isomero guztien artean 2,6-xilenola da inportanteena erabilraren ikuspegitik[2].

Sintesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xilenolak ikatz-mundrunaren osagarriak dira kresolak bezala. Bertatik distilazioz bereizten dira.

Alabaina 2,3-xilenola fenolaren metilazioz sintetizatzen da metal oxido bat katalizatzaile gisa baliatuz.

C6H5OH + 2 CH3OH → (CH3)2C6H3OH + 2 H2O

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xilenolak
Izena 2,3-xilenol 2,4-xilenol 2,5-xilenol 2,6-xilenol 3,4-xilenol 3,5-xilenol
Egitura




PubChem 10687 7771 7267 11335 7249 7948
Fusio-pùntua 73-75,5 ºC 24 °C 75-77 °C 46-48 °C 65-68 °C 61 °C
Irakite-puntua 216 °C 210 °C 212 °C 203 °C 226 °C 219 °C
Azidoitasuna, pKA 10,50 10,45 10,22 10,59 10,32 10,15
Disolbagarritasuna Isomeroaren arabera uretan aldagarria

Eterretan eta etanoletan oso disolbagarriak

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xilenolak pestizida gisa eta antioxidatzaileak ekoizteko erabiltzen dira. Xilenolaren egituran oinarritzen den xilenol laranja erredox adierazlea aipatzekoa da, bestetik.

2,6-xilenola monomero gisa baliatzen da poli(fenilen oxido)a sintetizatzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).
  2. Cresols and xylenols. .