Edukira joan

Xosé Estévez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xosé Estévez

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakXosé Estévez Rodríguez
JaiotzaQuiroga1943ko abuztuaren 29a (81 urte)
Herrialdea Galizia
BizilekuaOiartzun
Lehen hizkuntzagaliziera
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaliziera
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria
Enplegatzailea(k)Deustuko Unibertsitatea
Nazaret Fundazioa
Jasotako sariak

Xosé Estévez Rodríguez (1943ko abuztuaren 29a, Quiroga, Lugoko probintzia) euskal-galiziar historialari bat da.

Galizian jaioa, gaztetik Euskal Herrian bizi da. Euskal Herriko Adiskideen Elkarteko kide da, baita Fundaciones Castelao eta Fundación Alexandre Bóveda elkargoetakoa ere. 1973tik Nazaret Zentroaren eta Deustuko Unibertsitatearen irakaslea, 1992an unibertsitate horretan Galiziar Ikasketen Katedrako sortzailea izan zen: halaber, Euskal Herriko galiziar etxe askotan hitzaldiak eman izan ditu.[1] Haren espezialitatea Espainiako eta Euskal Herriko Historia Modernoa eta Garaikidea da: bereziki Katalunia, Galizia eta Euskal Herriko nazionalismoak eta haien arteko harremanak ikertu ditu. Hedabide askotan kolaboratu du: Egin eta Garan, iritzi artikuluak idatzi ditu; Deia egunkarian, galizieraz idatzi izan du, baita A Nosa Terra, Mundaiz, Muga, A Trabe de Ouro, Sancho el Sabio Fundazioaren aldizkarian, Euskomedia, Guregandik eta RIEV aldizkarietan ere.

  • De la Triple Alianza al Pacto de San Sebastián (1923-1930). Antecedentes del Galeuzca. Donostia: Deustuko Unibertsitatea, 1991.
  • Impenitencias Galeuzcanas. Sada-A Coruña: Ediciós do Castro, 1992.
  • Antología del Galeuzca en el exilio (1939-1960). Donostia: Jose Angel Ascunce argitaratzailea, 1992.
  • Galeuzca: la rebelión de la periferia (1923-1998). Madril: Entimema, 2009.
  • Las matxinadas en Euska Herria (s.XVI-XIX). Historia laburra saila, Nabarralde, 2020.[2]
  • La ilustración en Euskal Herria. Iruñea: Nabarralde, 2020. ISBN: 9788409255603
  • "El Galeuzka del exilio y el grupo vasco de Caracas". Encuentros con Martín de Ugalde. Martin Ugalde azterkisun. Koordinatzaileak: Jose Angel Ascunce, Xabier Apaolaza eta Marien Nieva. 2003. 453-505 or.
  • "El nacionalismo vasco en el concierto de los nacionalismos peninsulares". Euskal Herria. Historia y Sociedad. Donostia: Lankinde Aurrezki Kutxa, 1985, 536-548 or.
  • "La emigración gallega en Euskal Herria". Guregandik, 6.zk. Laprida (Argentina), 2010. 51-71 or.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]