Xota Rustaveli
Xota Rustaveli | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Rustavi (en) ![]() |
Herrialdea | Georgiako Erresuma |
Heriotza | Jerusalem, 1216 (43/44 urte) |
Hobiratze lekua | Monastery of the Holy Cross (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Gelati monasterioa |
Hizkuntzak | georgiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea eta Mechurchletukhutsesi (en) ![]() |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Genero artistikoa | narraziozko poesia |
![]() ![]() ![]() |
Xota Rustaveli (georgieraz: შოთა რუსთაველი; Rustavi, 1172 - Jerusalem, 1216) georgiar poeta izan zen.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Osaba fraide batek hartu zuen bere babesean, Rustaveliren poesia erlijiozko eta filosofikoetan ageri denez. Tamara erreginari odak idatzi zizkion Georgiako kultura eta aginpidea gorenean zeudenean, hain zuzen. Erreginak gorteko diruzain izendatu zuen, eta tradizioaren arabera, berarekin maitemindu zen Rustaveli.
Zaldun tigrelarruduna[1] (ვეფხისტყაოსანი, Vepkhistkaosani), poema epikoa idatzi zuen, Georgiako literaturaren oinarrizko arauak zehazten zituen obra, hizkuntzalari askoren ustez.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Argitalpenak: Zaldun tigrelarruduna[Betiko hautsitako esteka], galtzagorri.eus
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Xota Rustaveli ![]() |
- Euskarari ekarriak: Shota Rustaveli, ekarriak.armiarma