Xuxurlatzailea Iluntasunean

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xuxurlatzailea Iluntasunean
The Whisperer in Darkness.jpg
Jatorria
EgileaHoward Phillips Lovecraft
Sorrera-urtea1930
Argitaratze-data1931
Jatorrizko izenburuaThe Whisperer in Darkness
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoazientzia-fikzioa
Hizkuntzaestatubatuar ingelesa

Xuxurlatzailea Iluntasunean, ingelesez The Whisperer in Darkness, H. P. Lovecraft idazlearen eleberri bat da. 1930eko otsaila-irailaren artean idatzia, 1931an Weird Tales aldizkarian lehenbizikoz argitaratua izan zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Albert Wilmarth Ingalaterra Berriko folkloreari buruz jakinmin berezia duen Arkham udalerriko Miskatonic Unibertsitatean literatura irakaslea den gizaseme bat da. Uholdeak hasan berri dituen Vermont estatuko udalerri bateko muinoetan izaki desitxuratu agerpena ikertzeari ekingo dio.

Herriko Henry Akeley baserritarra eta gertaera paranormalen ikertzailearekin kontaktuan jarri eta hura bisitatzean, Wilmarthek pertsona hori ezagutzera eraman zuten ondorioak serioski hartzera bultzaraziko duten datu ugariz ohartuko da. Azkenean, bere integritate fisikoa eta mentala arriskuan jarri dezaketen sekretu erraldoi eta izugarriak topatuko ditu.