Yogurinha Borova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yogurinha Borova

(2013)
Bizitza
JaiotzaBilbo1969ko ekainaren 30a (54 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, aktorea eta musikaria
Genero artistikoapop musika
musika elektronikoa
Musika instrumentuaahotsa

Facebook: yogurinhaborova MySpace: yogurinhaborova Badok: yogurinha-borova Musicbrainz: 29df9ab9-1426-4e73-b0d3-45df97d29d1b Songkick: 935113 Musikasten: yogurinha-borova Edit the value on Wikidata

Yogurinha Borova -Eduardo Gaviñak gorpuztutako pertsonaia- (Bilbo, 1969ko ekainaren 30a) aktore, show woman eta kabaretaria da.[1]

Biografia laburra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yogurinha Borova Las Fellini taldean sortu zen 1994ean Bilbon.[2] Hasieran Spice Gays ikuskizunean txandaldunarena egiten hasi zen eta taldeko pertsonaiei izena jartzeko beharra ikusi zutenean sortu zen Yoghurina. Taberna eta bestelako aretoetan ikuskizunak, ezkondu-aurreko agurrak eta hainbat festetan girotzeak egiten zituzten. Hamar urte eta gero taldea utzi eta abeslari bezala aritu zen.[3]

Bakarlari bezala, ikuskizun eta festetan antzezteaz gain, Ikuskizun musikaletan (Marbella Grill Festival, Elektro in Rio...) Zinegoak irekiera eta itxiera festetan, Canal Euskadi eta Bilbovisión telebista kateetan, antzerkian eta hainbat ikuskizunetan hartu du parte.

Yogurinha Vladivostoketik datorren errusiar ilehoria, espioia, gimnasia erritmikoarekin lotua... da.[2]

Hezkuntza-eremuan ere umeekin euskaraz dituen abestien bitartez lan egiten du.[4]

Alter ego[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yogurina Borova gorpuzten duenak Eduardo Gaviña Marañón du izena. Lanbidez argazkilaria da, argazkilaritza analogikoa gogoko duelarik.[3]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carbono 14 da bere lehen albuma, Gor diskak 2011ean argitaratua. Yogurinhak abesten zituen abestien hautaketa pertsonala da, beste musikari batzuen parte hartzearekin, besteak beste, Stefan Olsdas, Luis Miguélez, Pierre Pascual, La Prohibida eta abar.[5]

Bigarren diskorako, Bai, sí, Yes (Gor, 2013), hainbat konposatzaileen laguntza izan zuen abestiak sortzeko, Iker Sadaba, Aitor de Olano, Fernando Carvalho, Los Ganglios eta Oier Aldekoa beste askoren artean. Bere lehen singlea Munduko alabak izan zen eta lehen bideoa ekoizteko crowdfunding kanpaina sustatu zuen.[6]

Missex sare sozialetan antolatutako lehiaketa baten emaitza da (Gor, 2015). Aurreko diskoaren abestien nahasketen bertsioak dira, abesti berri batzuk gehituz.[7]

Eraso sexistarik ez Poliamor diskoaren single aurrekaria da (Gor, 2017). Disko honetan, besteetan bezala, abesti batzuk euskaraz eta besteak gazteleraz abesten ditu.[8]

Amari (Gor, 2017) diskoak aurrekoetan euskaraz abestutako lanak biltzen ditu.[9]

2017an crowfounding proiektu bat jarri zuen martxan My Way Out (Ni naizena naiz) dokumentala ekoizteko, Izaskun Arandiaren zuzendaritzapean. Road movie antzeko bat izango da, non Yoghurinak bere feminitatearen bila hartuko den familia, lagun, transexual, ez-genero pertsonei... egiten dien elkarrizketen bidez. Londonera ere joango da bertako cross-dresser bilkura batetara eta "The Way Out" dantzaleku transgeneroaren 25. urtebetetzeko festara.[10][11]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Carbono 14 (Gor, 2011)
  • Bai, sí, yes (Gor, 2013)
  • Missex (Gor, 2015)
  • Eraso sexistarik ez (Gor, 2017) Single
  • Poliamor (Gor, 2017)
  • Amari (Gor, 2017)[12]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Aizu!» web.archive.org 2018-02-04 (Noiz kontsultatua: 2023-06-28).
  2. a b (Gaztelaniaz) Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. Yogurinha Borova | Concursante de Safari Wazungu | ETB2 | | Safari Wazungu | EiTB. (Noiz kontsultatua: 2018-02-03).
  3. a b Arratibel, Eba. Aizu!. (Noiz kontsultatua: 2018-02-03).
  4. guraso. (2019-09-28). «Yogurinha Borova: “Euskaraz abestu eta haurrekin lan egin nahi nuen. Egungo gizartea ikusita, asko dago oraindik egiteko”» Guraso.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-03).
  5. Gor Discos | Carbono Catorce. (Noiz kontsultatua: 2018-02-03).
  6. Gor Discos | Bai Si Yes. (Noiz kontsultatua: 2018-02-03).
  7. Gor Discos | Missex. (Noiz kontsultatua: 2018-02-03).
  8. Gor Discos | Poliamor. (Noiz kontsultatua: 2018-02-03).
  9. Gor Discos | Amari. (Noiz kontsultatua: 2018-02-03).
  10. Goteo, Fundación. My Way Out (Ni Naiz Naizena). (Noiz kontsultatua: 2018-02-03).
  11. (Gaztelaniaz) «Yogurinha Borova presenta en Gasteiz el documental “My way out”» Está pasando en Gasteiz 2017-11-06 (Noiz kontsultatua: 2018-02-03).
  12. (Gaztelaniaz) Yogurinha Borova | GOR. (Noiz kontsultatua: 2018-02-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]