Vladivostok

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vladivostok
Владивосток
hiri/herria
Vladivostok harbor.jpg
Portuaren ikuspegia.Commons-logo.svg Irudi gehiago
Flag of Vladivostok, Russia.png Coat of Arms of Vladivostok.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako kraiak Primorski kraia
Hiri okrugaVladivostoksky Urban Okrug
AlkateaIgor Pushkaryov (en) Itzuli
Izen ofizialaВладивосток
Jatorrizko izenaВладивосток
Posta kodea690000–690999
Geografia
Koordenatuak43°07′N 131°54′E / 43.12°N 131.9°E / 43.12; 131.9Koordenatuak: 43°07′N 131°54′E / 43.12°N 131.9°E / 43.12; 131.9
Azalera600 km²
Altuera8 m
Demografia
Biztanleria606.589 (2017)
Red Arrow Down.svg0 (2017)
Dentsitatea986,72 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1860ko ekainaren 20a (juliotar egutegia)
Telefono aurrizkia423
Ordu eremuaUTC+10:00 eta Vladivostok Time (en) Itzuli
Hiri senidetuakNiigata, San Diego, Juneau, Tacoma (Washington), Akita, Busan, Hakodate, Dalian, Wonsan, Manta (en) Itzuli, Vladikavkaz, Kota Kinabalu (en) Itzuli, Incheon, Hai Phong, Makati, Shanghai, San Frantzisko eta Tskhinvali
http://www.vlc.ru/

Vladivostok[1] (errusieraz Владивосток) Errusiako ekialde muturreko hiria eta portua da, Primorski kraiko hiriburua. 2010eko erroldan, hiriak 592034 biztanle zituen[2]. Unibertsitatea, aireportua eta itsas armadako basea ditu, eta burdinbideen gune garrantzitsua da. Errusiak Ozeano Barearen ertzean duen portu garrantzitsuena da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mantxuriar arrantzale herria izan zen, harik eta 1860. urtean errusiarrek base militar bihurtu zuten arte. Transiberiarra haraino iritsi zenez gero, hazkunde handia izan zuen hiriak. 1918an frantsesek, britainiarrek eta japoniarrek hiria konkistatu zuten, eta han izan ziren, 1922an sobietarren mende geratu zen arte.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  Gnome-weather-few-clouds.svg   Datu klimatikoak (Vladivostok)   WPTC Meteo task force.svg  
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 5.0 9.9 15.2 22.7 29.5 31.8 33.6 33.0 30.0 23.4 17.5 9.4 33.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -8.0 -4.1 2.2 9.9 14.8 17.8 21.2 23.3 19.8 13.0 3.1 -5.2 9.0
Batez besteko tenperatura (ºC) -12.3 -8.5 -1.8 5.1 9.8 13.6 17.6 19.8 16.0 8.9 -0.9 -9.0 4.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -15.3 -11.6 -4.8 2.0 6.7 11.2 15.8 17.7 13.2 6.0 -3.8 -11.9 2.1
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −31.4 −28.9 −22.0 −8.1 −0.8 3.7 8.8 10.1 2.2 −9.7 −23.0 −28.1 −31.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 14 15 27 48 81 110 153 151 116 57 28 18 818
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 2.7 3.0 3.9 6.8 7.9 10.8 11.3 10.2 7.3 5.5 4.2 2.6 76.2
Eguzki orduak 176.7 184.8 217.0 192.0 198.4 129.0 120.9 148.8 198.0 204.6 168.0 155.0 2093.2
Hezetasuna (%) 58 58 60 67 75 89 91 87 77 65 60 60 70.6
Iturria: [3]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkataritza (petrolioa, ikatza eta arraina esportatzen ditu), industria (ontziolak, metalurgia, altzairugintza, hegazkingintza, zurgintza, janari industria, burdinbide gaiak, kimika industria eta eraikuntza) eta arrantza dira ekonomia jarduera nagusiak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Errusia
Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.