Yohanna Barnaba Abdallah

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yohanna Barnaba Abdallah
Bizitza
JaiotzaMozambike, 1870
Herrialdea Mozambike
Talde etnikoaYao people (en) Itzuli
Heriotza1924 (53/54 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakyaoera
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaanglikanismoa

Yohanna Barnaba Abdallah (18701924ko otsailaren 11) mozambiketar historialari, idazle eta apaiz anglikanoa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mozambiken iparraldean jaio zen, eta Barnaba buruzagiaren semeordea zen[1].

Likomako katedral anglikanoan apaiztu zen 1898an. Zanzibarren egon ondoren, Malawi lakuaren ekialdeko Unangun hartu zuen bizilekua, eta azkenean han eman zuen bere ibilbidearen zatirik handiena. Nyassalandiako elizbarrutian ordenatu zen lehen apaiza izan zen. 1905ean Lur Santura erromesaldia egin zuen[1].

1924an, kostaldera oporretara zihoala, gaixotu zen Medon, eta 1924ko otsailaren 11n hil zen, ziurrenik pneumoniak jota[2].

Grezieran eta Biblian aditua zen. Chikala cha Wayao, yao etniaren eta hizkuntzaren azterketa funtsezkoa egin zuen. George Meredith Sandersonek ingelesera itzuli eta 1919an argitaratu zuen. 1973an berriro argitaratu zen[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) Anderson-Morshead, A. E. M. (1909). The history of the Universities' Mission to Central Africa, 1859-1909. London: Universities' Mission to Central Africa, 235, 387 or. (Noiz kontsultatua: 2023-12-05).
  2. (Ingelesez) Tengatenga, James, ed. A History of the Anglican Church, 1861-2010. The UMCA in Malawi (argitaratze data: 2010) ISBN 978-99908-87-65-5..
  3. (Ingelesez) Abdallah, Yohanna B. (1973). The Yaos: Chiikala Cha Wayao. F. Cass ISBN 0714624624. (Noiz kontsultatua: 2023-12-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]