Yolanda Díaz
Yolanda Díaz Pérez (Fene, Galizia, 1971ko maiatzaren 6a) abokatu eta politikari espainiarra da. Espainiako Alderdi Komunistako kidea (1986az geroztik Ezker Batua koalizioan integratua, eta aldi berean, Elkarrekin Ahal Dugu osatzen duena). 2020ko urtarrilaz geroztik Espainiako Lan eta Gizarte Ekonomiako ministroa da.
Zuzenbidean lizentziatu zen Santiago de Compostelako Unibertsitatean, Parisen ikasketak jarraituz, eta hiru master egin zituen, Hirigintzan, Lan Harremanetan eta Giza Baliabideetan, azken horretan espezializatuz.