Ystad

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ystad
 Suedia
Ystad City Street.jpg
Ystadeko bandera

Ystadeko armarria

Administrazioa
Herrialdea  Suedia
Konderria Eskania
Eskania Probintzia
Izen ofiziala Ystad
Geografia
Koordenatuak 55° 25′ 50″ N, 13° 49′ 15″ E / 55.430555555556°N,13.820833333333°E / 55.430555555556; 13.820833333333Koordenatuak: 55° 25′ 50″ N, 13° 49′ 15″ E / 55.430555555556°N,13.820833333333°E / 55.430555555556; 13.820833333333
Ystad hemen kokatua: Suedia
Ystad
Ystad
Azalera 7.92 km²
Demografia
Biztanleria 17,353 biztanle (2008)
Dentsitatea Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "." bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1244
Webgunea http://www.ystad.se

Ystad (suedieraz ˈyːsta ahoskatua) Suediako hegoaldeko muturrean dagoen azken udala da, Eskania eskualdean. 17.353 biztanleko populazioa du. Ystad internazionalki ezaguna da Kurt Wallanderrek bere jarduera garatzen duen lekua izateagatik, Henning Mankellen nobela beltzezko serieko protagonista den polizia.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ystad lehen aldiz 1244an aipatzen dute, 1267an Gråbrödraklostret monasterio frantziskotarra fundatzen da. Ystad Hansako Ligan elkartzen da XIV. mendean. 1599an herriak idiak esportatzeko eskubidea eskuratu zuen. Roskildeko Itunaren arabera, Ystad Eskania guztiarekin batera daniar subiranotasunetik Suediarrari 1658an transferitu zioten, une hartan populazioak 1600 pertsona gainditzen zituen. 1850an 5000era iritsi zen. 1866an Ystadek trenbideko konexio bat irabazi zuen eta goarnizio iraunkor bat ezarri zuten herrian, 1890ean 10.000 biztanleera iritsi zen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Ferry zerbitzu bat ireki zuten Poloniara eta Bornholm daniar uhartera.

Gaur[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriaren jarduera ekonomiko nagusien artean merkataritza, eskulana eta turismoa daude. Ystad hartzen da Eskania probintzian hobeto zaindutako hirietakoen artean, eta suediar hiri gutxik berdindu ahal dute haren etxe zaharren pintoreskoa edo kaleak.

Herriak ertaroko bi eliza handi ditu, Kepa Deunaren eliza (Klosret ezagutua ere) eta Andra Mariren eliza (Mariakyrkan), biek Hanseáko arkitektura gotikoaren eragin handia dute, itsaso Baltikoa inguratzen duten eliza tipikoena.

Ystad internazionalki ezaguna da Kurt Wallanderrek bere jarduera garatzen duen lekua izateagatik, Henning Mankell-en nobela beltzezko serieko protagonista den polizia.

BBC-k bertan errodatu zuen Wallander telesail akatsgabea, Kenneth Branagh da protagonista.

Ferry sarriak daude Bornholm, Danimarka, eta Poloniako Świnoujściera joateko. Herriak trenbideko konexioak ditu Malmörekin, Simrishamnekin, eta Kopenhagerekin.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1285ean izena Ystath idazten zen. Bere esangura originala guztiz ez da ezaguna, baina seguru asko Y letrak zerbait izan dezake danierazko hitz zahar batekin hagin zuhaitza izendatzeko, -stad herria da, edo hobeto, lekua. Daniarren garaietan, 1658 baino lehen, ahoskera Ysted zen.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ystaden eskubaloia da kirol herrikoiena, bi klub handirekin. Ystad IF, goikoaldean kokatuta egoten da Suediako liga nazionalean (Elitserien, 2008an), IFK Ystad berriz, bigarren mailan dago (1. maila, 2008an). Eskubaloiko jokalari famatu askok klub hauetan jokatu dute, Perl Carlén ezaguna tartean dagoela.

Medioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egunkari aktibo bakarra Ystaden Ystads Allehanda da, Skurup, Tomelilla, Simrishamn eta Sjöbo ondoko udalak ere lantzen dituena. Egunkaria 1873an fundatu zen.

Ystadetar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Ystad