Gunnar Malmquist

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gunnar Malmquist
Bizitza
JaiotzaYstad1893ko otsailaren 21a
Herrialdea Suedia
HeriotzaUppsala1982ko ekainaren 27a (89 urte)
Hezkuntza
HeziketaLundeko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaCarl Vilhelm Ludvig Charlier (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Ejnar Lyttkens (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakastronomoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Uppsalako Unibertsitatea
KidetzaSuediako Zientzien Errege Akademia

Karl Gunnar Malmquist (Ystad, 1893ko otsailak 21-Uppsala, 1982ko ekainak 27) suediar astronomo bat izan zen.

Gunnar Malmquist Ystaden jaio zen, bertan bigarren hezkuntzako ikasketak amaituz 1911n, Lundeko Unibertsitatean matrikulatu aurretik. Bere doktoretza 1921ean lortu zuen.

1915 eta 1920 bitartean irakasle laguntzailea (amanuensis) izan zen Lundeko Behatokian, eta irakasle 1920tik aurrera. Lundeko behatokiko bere lana 1929 arte jarraitu zuen. 1930 eta 1939 bitartean Estokolmoko behatokian lan egin zuen, Estokolmoko Unibertsitate Eskolan irakasteaz gain. 1939tik 1959an jubilatu zen arte Uppsalako Unibertsitatean astronomia katedraduna izan zen.

Malmquist Carl Charlierren ikaslea izan zen Lunden, eta Lundeko Eskolako kiderik ezagunenetako bat bihurtu zen astronomia estadistikoan. Arlo horretan eginiko bere lanak (bere ingelesezko izena den malmquist bias izenagatik ezagunagoa), Malmquisten zehartasuna deskubritzera eraman zuen.

Uppsalako Unibertsitatean katedradun bezala, Schmidt teleskopioengatik interesatu zen, eta Åke Wallenquistekin batera, Uppsalako Unibertsitateko Kvistaberg Behatokiarentzat garaiko munduko Schmidt teleskopiorik handiena lortzeko ekimena hartu zuen. Teleskopioak 135 zentimetroko ispilu bat eta 100 zentimetroko plaka zuzentzaile bat zituen. Malmquist, unibertsitatearentzat, Australiako Stromlo Mendian behatoki bat lortzeaz ere arduratu zen.

1527 Malmquista asteroidea bere omenez izendatu zen.