Yungay 7020 (dokumentala)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yungay 7020 (dokumentala)
Jatorria
IzenburuaYungay 7020
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dokumentala
Hizkuntzagaztelania eta kitxua
Iraupena19 minutu
Grabazio lekua(k)Yungay
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Raquel Calvo Larralde
Elena Molina

Ekoizpena
EdizioaMaitane Carballo

yungay7020.eus
IMDB: tt18685708 Instagram: yungay7020_doc Edit the value on Wikidata

Yungay 7020 Raquel Calvo eta Elena Molina zuzendarien dokumentala da, 2021ean ekoiztua, Perun. 2023ko Goya Sarietan lehiatzeko aurre-hautagaia.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013an, Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak eta Montehermoso kulturuneak giza eskubide eta elkartasunaren aldeko gizarte-eragileak eta Gasteizko kultur eragileen arteko elkarlana sustatzeko proiektua martxan jarri zuen. 2019an, Yungai 1970: la catástrofe inevitable proiektuak lehiaketa irabazi zuen, zeinak herrien eskubideei, memoriari eta hondamendi ekologikoei buruzko hausnarketa egiten zuen erakusketa batean, 1970ean Peruko Yungay hiria lurperatu zuen Ancasheko hondamendia abiapuntu hartuta. Raquel Calvo-k proiektua koordinatu zuen, zuzendari artistikoa ordea, Juan Arrosagaray izan zen. SERSO San Viator eta Yungayko San Viator irratiko kolaborazioa ere izan zuten.[1][2] Erakusketak 2.000 bat ikusle izan zituen.[3]

Laburpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970ean Huascaraneko elur-jausi batek Yungay hiri koloniala ezabatu zuen. Bizirik ateratakoak hiria berreraiki zuten handik eta kilometro batera. Hondamendiaren 50. urteurrenean tokiko irrati batean, kitxua zein gaztelaniaz gertatutakoaz hitz egiten dute.[4] Elkarrizketatuen artean dira, Almaquio Ortega López, Epifanio Guzmán Bonilla, Cico Álamo Figueroa, Javier León León, Reyna Ropón, Antonina Hilden Vergaray Alegre eta Juana Losza Méndez, guztiak hondamendiari biziraun zioten herritarrak.[5]

Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Raquel Calvo eta Elena Molina dira dokumentalaren zuzendari eta gidoigileak. Muntaia ordea, Maitane Carballorena. Zuzeneko soinua, Mikel Echevarría, William Mayo, Yoli Gibaja eta Raquel Calvorena. Soinuaren diseinu eta nahasketa Aitor Amozarrainena. Elkarrizketa eta itzulpenetan aritu dira Raquel Calvo, Jesús Prudencio eta Mikel Pérez. Musika tradizionalaren interpretea Christian Tapia izan da. Grafika Juan Arrosagarayrena da. Eta azkenik, ekoizpenean laguntzaile izan dira Jesús Prudencio, Clemencia Aranibar, Darío Romero, Fidel E. Mendoza eta Félix 'El Gato'.[4]

Sari eta Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filma Bilboko Zinebiko sail ofizialean aurkeztu zen 2021ean[6], eta urte berean Gasteizko Cortada Jaialdiaren dokumentaleko film labur onerari saria lortu zuen.[7][8] Filma, jaialdi desberdinetan lehiatzen jarraitzen du, izan ere 35 nominazio izan ditu jada, besteak beste Kolonbiako Bogoshorts jaialdian, Biarritzeko FIPADOC[9] eta Missoulako Big Sky Documentary Film Festivalean[10][11]. 2022ko abenduan Forqué Sarietan eta 2023ko otsailean Goya Sarietan[12] lehiatzeko aukera du filmak.[10][13][14]

  • 2021an, Gasteizko Cortada Jaialdiaren dokumentaleko film labur onena.
  • 2022an, Huhezinema jaialdian, Mundukide saria.[15][16]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Yungay 1970. La catástrofe inevitable» montehermoso.net (Noiz kontsultatua: 2022-11-06).
  2. «'Yungai 7020', de las vascas Raquel Calvo y Elena Molina, logra nuevas selecciones internacionales» andra.eus 2022-01-19 (Noiz kontsultatua: 2022-11-06).
  3. (Gaztelaniaz) «YUNGAY 1970» yungay1970.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-06).
  4. a b «'Yungay 7020'» www.kulturklik.euskadi.eus 2021-10-29 (Noiz kontsultatua: 2022-11-06).
  5. (Gaztelaniaz) Catálogo de cine español. Películas catalogadas.. .
  6. «Un documental de la duranguesa Raquel Calvo rodado en Perú a concurso en el festival Zinebi de Bilbao» Mugalari Kultura 2021-10-26 (Noiz kontsultatua: 2022-11-06).
  7. (Gaztelaniaz) «Clausura de CORTADA» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2022-11-06).
  8. (Gaztelaniaz) DNA, -. (2021-12-20). «‘Farrucas’ gana Cortada» Diario de Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2022-11-06).
  9. (Gaztelaniaz) AV451, Redacción. (2022-01-18). «Ocho títulos españoles, en FIPADOC 2022 de Biarritz» Audiovisual451 (Noiz kontsultatua: 2022-11-06).
  10. a b (Gaztelaniaz) «El documental sobre Perú de Raquel Calvo participará en los festivales de Biarritz y Montana» El Correo 2022-01-19 (Noiz kontsultatua: 2022-11-06).
  11. «Gestion de películas, festivales y proyecciones» gestiondefestivales.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-06).
  12. «35 cortometrajes en busca del Goya 2023 » Premios Goya 2022» www.premiosgoya.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-06).
  13. (Gaztelaniaz) «La película ‘Yungay 7020’, de la durangarra Raquel Calvo, candidata a los premios Goya y Forqué | durangon.com» durangon.com 2022-11-04 (Noiz kontsultatua: 2022-11-06).
  14. (Gaztelaniaz) Hoy, Gasteiz. (2022-10-31). «Tres cortometrajes alaveses están preseleccionados para los Goya» Gasteiz Hoy (Noiz kontsultatua: 2022-11-06).
  15. (Gaztelaniaz) ««YUNGAY 7020» galardonado con el Premio Mundukide en la 15 edición de Huhezinema» Mundukide 2022-04-04 (Noiz kontsultatua: 2022-11-06).
  16. huhezinemajaialdia. (2022-03-14). «15. edizioko finalistak!» HUHEZINEMA (Noiz kontsultatua: 2022-11-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]