Raquel Calvo Larralde
Raquel Calvo Larralde | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Durango, 1976ko abuztuaren 28a (48 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta dokumentalgilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Raquel Calvo Larralde (Durangon, 1976ko abuztuaren 28a) bizkaitar kazetaria eta dokumentalgilea da. Huts film ekoiztetxearen sortzaileetako bat da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Raquel Calvok kazetaritza ikasi zuen EHU-n. Ordutik, hainbat komunikabideetan egin du lan, besteak beste, Durangoko Irratian eta El Correon. Garapenerako Gobernuz Kanpoko Elkarteak eta mugimedua ezagutu zituen Bateginez-en eskutik eta elkartea itxi egin bazen ere lankidetzaren gaiari lotuta jarraitu du eta hala erakusten dute zuzendutako eta sustatutako filmek.[1] Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolan aritu da ikasle.[2]
2016an Perura egindako bidai batean, Viator Yachatsikuqna Ayllukasahqa irratiko kideei esker Yungay hiriaren historia ezagutu zuen eta hura kontatzeko asmoz Gasteizko zinema digitaleko tailer batean sartu eta bertan ikasi du ofizioa Juan Arrosagaray irakaslearekin batera.[3]
2017an, Mendebaldeko Saharari buruzko hainbat dokumentalen ekoizpena sustatu zuen, Laatash adibide. Elena Molina zuzendaria ezagutu zuen ekoizpen horretan eta partekatutako ikuspegiaz ohartarazita Yungay-ko historia zuzentzera gonbidatu zuen 2019an Gasteizko Udalak eta Montehermosok antolatzen duten Sorkuntza Artistikoa eta Giza Eskubideen beka irabazi zuenenan.[3]
Iraultzaren Haziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dokumental honek Durango eta Ko-banê elkartzen ditu. Suargi Elkarteko kideen eskutik Siria Iparraldeko Federazio Demokratikoko emakumeen iraultzaren berri ematen da. 2019an Bilboko “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdian aurkeztu zen.[4][5]
Yungay 7020
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1970ean Huascaraneko elur-jausi batek Yungay hiri koloniala ezabatu zuen. Bizirik ateratakoak hiria berreraiki eta tragediaren 50. urteurrenean tokiko irrati batean, kitxua zein gaztelaniaz gertatutakoaz hitz egiten dute.[3][6]
Filma Bilboko Zinebiko sail ofizialean aurkeztu zen 2021ean[7], eta urte berean Gasteizko Cortada Jaialdiaren dokumentaleko film labur onerari saria lortu zuen.[8][9] Filma, jaialdi desberdinetan lehiatzen jarraitzen du, hala nola, Kolonbiako Bogoshorts jaialdian.[10] 2022an, Biarritzeko FIPADOC[11] eta Missoulako Big Sky Documentary Film Festival-eko sail ofizialetan lehiatuko da dokumentala, baita 2023ko Goya Sarietan ere.[12]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hamabi harrien ahotsa - Gerediaga elkartearen historia eta istorioak 50. urteurrenean (Gerediaga Elkartea, 2015)[13]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Yungay 7020 (2021)[9]
Sariak eta Aitortzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sorkuntza Artistikoa eta Giza Eskubideen beka (Gazteizko Udala, 2019)[3]
- Dokumentaleko film labur onenari saria Yungay 7020 filmagaitik (Cortada Jaialdia, 2021)[8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Bateginez elkartea desagertu egingo da - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-12-27).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) 12 Nubes | Una experiencia pedagógica integral. (Noiz kontsultatua: 2022-01-25).
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) «Yungay 7020. Laburmetraia» Yungay7020 Doc (Noiz kontsultatua: 2021-12-27).
- ↑ ‘Iraultzaren haziak’ Kobane hirian emakumeen iraultza eta Laatash Saharako emakumeak Film sozialen jaialdian ikusgai | Bilbo Hiria irratia. 2019-10-16 (Noiz kontsultatua: 2021-12-27).
- ↑ «La periodista duranguesa Raquel Calvo estrenará el documental 'Semillas de la Revolución' en Plateruena» Mugalari Kultura 2019-06-12 (Noiz kontsultatua: 2021-12-27).
- ↑ «Un documental de la duranguesa Raquel Calvo rodado en Perú a concurso en el festival Zinebi de Bilbao» Mugalari Kultura 2021-10-26 (Noiz kontsultatua: 2021-12-27).
- ↑ «YUNGAY 7020 – ZINEBI» zinebi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-27).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Clausura de CORTADA» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2021-12-27).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Alava, Noticias de. «‘Farrucas’ gana Cortada» www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-27).
- ↑ «Gestion de películas, festivales y proyecciones» gestiondefestivales.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) AV451, Redacción. (2022-01-18). «Ocho títulos españoles, en FIPADOC 2022 de Biarritz» Audiovisual451 (Noiz kontsultatua: 2022-01-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El documental sobre Perú de Raquel Calvo participará en los festivales de Biarritz y Montana» El Correo 2022-01-19 (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «hamabi harrien ahotsa - gerediaga elkartearen historia eta istorioak - 50 urteurrenean. Jon Irazabal Agirre / Raquel Calvo Larralde. Elkar.eus» www.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-25).
- ↑ «La resistencia de las kurdas llega a Euskal Herria a través del documental ‘Semillas de la Revolución’» andra.eus 2019-06-12 (Noiz kontsultatua: 2021-12-27).