Zangozako udaletxea
Itxura
Zangozako udaletxea | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Aragoiko bidea [[]] | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Zangoza |
Koordenatuak | 42°34′36″N 1°17′02″W / 42.57668°N 1.28393°W |
Historia eta erabilera | |
Jabea | Q60053470 |
Erabiltzailea | Q60053470 |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-396 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
396 | |
Kontaktua | |
Helbidea | Calle Mayor 31 |
|
Zangozako udaletxea Zangoza nafar udalerriko udaletxea da.
Zangozako Udalaren egoitza da eta Karrika Nagusian kokatuta da, Alde Zaharreko Zangoza Berrian.
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaletxea XVI. mende amaierako harri eta adreiluzko eraikina da. Behealdean, atari zabala eta arkudun egitura dauka. Eraikina Oibarko Domingo Aiak diseinatu zuen eta Zangozako Kale Nagusian dago. Atzealdeko fatxada Gazteluko armen plazara begira dago eta, horrekin batera, multzo arkitektonikoa osatzen du. Urte askotan, udaletxeak Vianako printzearen jauregian (XII. mendeko eraikina) izan zuen egoitza. 1929ko Bartzelonako erakusketa unibertsalean, Zangozako udaletxearen kopia bat eraiki zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nafarroako Entziklopedia Handia | ZANGOZA. (Noiz kontsultatua: 2021-10-29).