Zapatari arrunt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zapatari arrunt
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaHemiptera
FamiliaGerridae
LeinuaGerrini
GeneroaGerris
Espeziea Gerris lacustris
Linnaeus, 1758
Eguneko zikloaeguneko

Zapatari arrunta (Gerris lacustris)[1] Gerridae familiako intsektu hemiptero heteropteroa da. 1-2 zentimetro inguru luze da, zango eta antena mehe luzeak ditu eta margoz arre iluna da. Erreketan eta ur geldietan ibiltzen da batez ere. Ia Europa guztian zabaldua dago. Intsektu txikiak jaten ditu.[2]

Zapatariek ur gainean ibiltzeko trebezia dute, erraz ibiltzen dira putzuen ur-azalean. Eta adituak beti txunditu izan ditu gaitasun horrek. Orain arte uste zuten oinen azpiko argizari-metaketei esker geratzen zirela uraren gainean, baina, dirudienez, jasotzea aize-poltsa batzuek eragiten dute, oinetako ileen eta ildasken artean geratzen diren aire-poltsek, hain zuzen.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gerris lacustris, Euskalterm, euskadi.eus
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. Rementeria Argote, Nagore. Ur gainean oinez. elhuyar zientzia eta teknologia, CC-BY-SA 3.0 lizentzia, aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2018-2-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.