Zaragozako fusilamenduak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zaragozako fusilamenduak
Irudia
Motafusilamendu
sarraski
Honen parte daErrepresio frankista
Denbora-tarte1936ko uztailaren 19a - 1946ko abuztuaren 20a
KokalekuTorreroko hilerria
HerrialdeaEspainia
Pertsona hilak3.543

Zaragozako fusilamenduak Espainiako Gerra Zibilean eta frankismoaren ondorengo errepresio-aldian Aragoiko hiriburuan gertatutako exekuzio ofizial eta estrajudizialak ziren. Urte horietan 3.543 pertsona fusilatu zituzten Aragoiko hiriburuko hilerriko tapietan.[1]

Gertakaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamar urteko epean, Gerra Zibila hasi zenetik frankismoaren ondorengo errepresio-aldira arte, 3.543 pertsona fusilatu zituzten Zaragozako hilerriko tapietan, Torreroko hilerrian: 3.096 gatazkan zehar eta 447 gerraostean, guztiak arrazoi politikoengatik, familia errepublikanoetako kide zirelako. Horietatik 607 biktima ez dituzte identifikatu. Fusilamenduak 1936ko uztailaren 19ko goizaldetik 1946ko abuztuaren 20ra arte izan ziren. Fusilatuak, gehienak, Zaragozakoak ziren, 327 beste udalerritako aragoiarrak lurperatu zituzten arren. Fusilatuen artean, hilerriko erregistro liburuan ageri denez, adingabeak, emakumeak eta adinekoak zeuden, errepresaliatutako familia osoak, 13 eta 78 urte bitartekoak.[1][2]

Azkenean, balek kanposantuko pareta ere zeharkatu zuten, beste aldeko horma-hobiei eraginez, eta horma indartu egin behar izan zen lehorreko zakuekin eta zurezko taulekin. Hilotzak tapien oinean lurperatuak izan ziren kutxarik gabeko bi zanga handitan eta euren objektu pertsonalak alferrik galdu ziren.[1][2] Frai Gumersindoren testigantzaren arabera, Kristoren Odolkiaren Ermandadeko kofradiakideek (gorpuak biltzeaz arduratzen zirenak) hildakoek zeramatzaten balio handiko objektu urriak arpilatzen zituztela nabarmentzakoa da, baita arropak eta zapatak ere.[3]

1979an, Trantsizioan lehen alkate demokratikoa izan zen Ramón Sainz de Varandaren ekimenez, fusilatutako 2.500 bat lagunen gorpuzkiak hobi komun batera eraman zituzten «askatasunaren eta demokraziaren alde hil zirenak» adierazten duen monumentu baten azpian.[1] 2010eko urrian, hilerrian biktima guztientzako monumentu bat inauguratu zuten, altzairu galvanizatuzko 3.543 plakaz osatua, eta plaka bakoitzean biktima desberdin baten izena jaso dute. Identifikatu gabeko 600 baino gehiago. 500 metroko espiralean duen monumentu hau zeharkatzeko hamabost minutu behar da.[2]

Garaiko informazioaren zati handi bat Gumersindo Lizarrakoa fraide kaputxinoak eman zuen, fusilatuei Torreroko kartzelan lagundu ziena eta bere istorioak koaderno batean bildu zituena. 2003an Tarsicio Azcona eta José Ángel Echevarría historialariek Fusilados en Zaragoza. 1936-39. Tres años de asistencia espiritual a los reos izenburuarekin koadernoa argitaratu zuten. Julián Casanova aragoiar historialariak, ikertzaile talde batekin batera, biktimak identifikatzeko lana egin zuen.[2][4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d (Gaztelaniaz) Junquera, Natalia. (2010-10-22). «Una ruta de la memoria une en Zaragoza a vencidos y vencedores» (html) El País.
  2. a b c d (Gaztelaniaz) Valero, F.. (2010-10-22). «In memóriam» (html) El Periódico de Aragón.
  3. (Gaztelaniaz) Gómez Bravo, Gutmaro; Marco, Jorge. (2011). La obra del miedo. Violencia y sociedad en la España franquista (1936-1950). Ediciones Península, 133 or. ISBN 978-84-9942-091-2..
  4. (Gaztelaniaz) Miranda, Roberto. (2003-11-1). «Un testigo de los fusilamientos en Torrero durante la Guerra Civil» (html) El Periódico de Aragón.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]