Zeelanda Berriko Uharte Subantartikoak
| Zeelanda Berriko Uharte Subantartikoak1 | |
Campbell uhartearen ikuspegia. | |
| Mota | Naturala |
| Irizpideak | viix, x |
| Erreferentzia | 877 |
| Kokalekua | |
| Eskualdea2 | Asia / Ozeania |
| Izen ematea | 1998 (XXII. bilkura) |
| 1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena | |
Zeelanda Berriko Uharte Subantartikoak, Zeelanda Berrian dagoen uhartedi hegoaldekoena da eta beste bost uhartedi txikiagoz osatua dago. 1998an UNESCOk Gizateriaren Ondarea izendatu zituen[1], denera 76.458 hektareatako hedadura du.
Itsas hegaztientzako eremu garrantzitsua izanik 2014 urtean erreserben babesa indartu egin zen[2].
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zeelandia kontinentearen %93a itsaso azpian dago baina hainbat uharte baditu. Uharte handienek Zeelanda Berria osatzen dute eta kontinente honek hegoaldeko mugan kokatzen dira uharte subantartikoak, Antartikatik gertu hain zuzen ere. Uharte hauetan ez da inor bizi, Campbell uhartean dagoen meteorologia postuko zientzilariak izan ezik.
Uhartediak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bost uhartedik osatzen dute Zeelanda Berriko Uharte Subantartikoak multzoa:
| Uhartedia | Deskribapena | Irudia |
|---|---|---|
| Antipoda uharteak | Azalera: 20,97 km² Puntu garaiena: Galloway (402 m) Uharte nagusia: Antipoda |
|
| Auckland uharteak | Azalera: 625 km² Puntu garaiena: Dick (705 m) Uharte nagusia: Antipoda |
|
| Bounty uharteak | Azalera: 1,30 km² Puntu garaiena: Funnel (73 m) Uharte nagusia: Depot |
|
| Campbell uharteak | Azalera: 113,31 km² Puntu garaiena: Honey (569 m) Uharte nagusia: Campbell |
|
| Snares uharteak (Tini Heke) |
Azalera: 3,50 km² Puntu garaiena: (130 m) Uharte nagusia: North East Island |
Fauna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itsasoko hegaztien fauna da uharte hauetako aipagarriena. 126 hegazti espezie zerrendatu dira, hauetako bostek hemen bakarrik kumatzen dute[1]. Pinguinoen populazioak ere oso handiak dira.
Inguruko uharteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1959ko abenduaren 1ean Itun Antartikoa sinatu zen, Antartikaren estatusa finkatzen duena. Zeelanda Berriak hainbat uharteren jabetza eskatzen du, uharte hauena hain zuzen ere[3]:
Mendebaldean Australiari dagokion Macquarie uhartea dago[4], honek ere antzerako ezaugarriak ditu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. «New Zealand Sub-Antarctic Islands» whc.unesco.org (kontsulta data: 2018-09-30).
- ↑ «New Zealand» 1 NEWS NOW (kontsulta data: 2018-09-30).
- ↑ «Disarmament Treaties Database: Antarctic Treaty» disarmament.un.org (kontsulta data: 2018-09-30).
- ↑ Txantiloi:En-au «Australian Antarctic Division — Australia in Antarctica» www.antarctica.gov.au (kontsulta data: 2018-09-30).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]