Zentenarioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zentenarioa
Jatorria
Sorrera-urtea1881
Ezaugarriak
Genero artistikoaKalejira
Bestelako lanak
MusikagileaJosé Erviti
Errenteriako Musika Banda 2019ko uztailaren 21eko txupinazoan Madalena jaiei hasiera emateko Zentenarioa jotzen.

Zentenarioa (gaztelaniaz: El Centenario) Errenteriako Madalena jaietan jotzen den kalejira da, José Ervitik 1881ean konposatua. Jaien hasieran, txupinazoarekin batera, Udaletxe plazan jotzen da eta festen amaiera ekitaldi bezala Zumardian[1].


Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1881ean Madrilgo Universidad Central-ak, Calderón de la Barca idazlearen heriotzaren berrehungarren urteurrena ospatzeko, prosa, bertso eta musika lan originalak saritzeko lehiaketa zabaldu zuen. Lehiaketa horretan parte hartu zuen José Ervitik, El Centenario, pasa-calle piezarekin. Maiatzean sari banaketari ekin zitzaion, Alfonso XII errege epaimahai buru. Bertan ziren infantak, Madrilgo Gobernadore José Alvarez de Toledo y Acuña eta Universidad Centraleko klaustro osoa. Erregeak sariak banatu zituen, eta zilarrezko domina egokitu zitzaion Jose Erviti Segarra maisuaren El Centenario, pasa-calle konposizioari. Lehen bertsio originala biolin, gitarra, bandurria eta panderetarentzat idatzi zuen eta, urte batzuk geroago, egileak berak, Musika Bandarako egokituko zuen[1].

Zentenarioa Errenterian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hipolito Gezala, Elkarte Filarmonikoko Zuzendari ohiak eraman zuen El Centenario partitura Errenteriako Musika Bandara, baina 1920. urtera arte ez zen estreinatu. Garai hartan, 1920an, Jose Mari Iraola zuzendari igeldoarrak, ohi bezala Madalen jaiei hasiera eman zien uztailak 21eko kalejirarekin, baina Zentenarioaren doinuez lehen aldiz. Garaiko ohiturari jarraiki, udal garbiketa zerbitzuko langile batek suziria bota ostean, kalejira herriko kaleetan zehar abiatu zen Viteri Eskola zaharrean Musika Bandak zuen egoitzatik irtenda, pieza berriaren doinuaz[1].

Konposizio hark, El Centenario, arrakasta itzela jaso eta berehala zabaldu zen herri osoan zehar, Madalenetako doinu-ikur nagusia bilakatu arte, herri osoaren doinu[1].

1967an Luis Mari Barinaga Alkateak festa hasiera Udaletxera eraman zuen, txupinazoa balkoitik botatzen hasi zen eta Udal Musika Bandak Zentenarioa Udaletxeko plazan jotzen[2]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Mitxelena, Josu. (2020). «“Zentenarioa: herri baten doinu eta taupada” 100. urteurrena (1920 – 2020)» Oarso (Errenteriako Udala): 8-10..
  2. (Gaztelaniaz) Nº 28 Oarso 1993 – Errenteriako Udala. (Noiz kontsultatua: 2021-07-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]