Errenteriako udaletxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Errenteriako udaletxea
Kultura ondasuna
Errenteriako hirigune historikoa
Errenteriako udaletxea.jpg
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaErrenteria
Koordenatuak43°18′46″N 1°53′55″W / 43.31269302°N 1.89870918°W / 43.31269302; -1.8987091843°18′46″N 1°53′55″W / 43.31269302°N 1.89870918°W / 43.31269302; -1.89870918
Historia eta erabilera
EraikuntzaXVII. mendea -
ErabiltzaileaErrenteriako Udala
Arkitektura
EstiloaBarrokoa
Ondarea
BICRI-51-0001555
33
Kontaktua
HelbideaHerriko plaza, z/g.

Errenteriako udaletxea edota Oreretako udaletxea Gipuzkoako Errenteria udalerriko udalaren egoitza da.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdialdean dago, Herriko Udal Plazan eta Andre Mariaren Jasokundearen elizaren parean. 1964ean Gipuzkoako Kultura Ondasuna izendatua izan zen[1].

Bilakaera historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalbatzak udaletxea eraiki baino lehen Elizako koruan egiten ziren eta 1552. urtean udaletxe baten beharra adierazi zuten udaleko kideek. 1603.enean eraikuntza esleitu zen arte itxaron behar izan zuten eta 1605. urtean Miguel de Aramburu arkitekto eta fraile zenaren planoen bidez gauzatu zen. Udalaren pobrezia zela eta lanak gari eta haritzetan ordaintzera iritsi ziren eta honi, azken orduan gehitu zituzten apaindura eta eraikuntzaren trazaren aldaketak gehitu zitzaizkion. 1607an Probintziako Batzar Nagusiak Gipuzkoako udaletxerik galantenetako honetan ospatu ziren. 1639ean frantzes gudalosteak hiribildua erre zuenean, herria hain txikitua zenez Errenteria beste kokaleku batean berreraikitzea proposatu zen Basanoagako barrutian. Erregeak proiektua onartu arren eta 1643an planoak eginak izan arren, proiektua bertan behera geratu zen Donostiako hiriak, Pasaian zituen eskubideak arriskuan ikusita, kontra egin bait zuen. Gauzak honela, Errenteria berreraikitzera ekin zioten, 1666an Udaletxearen eraberritzea amaituz[2][3].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinplano laukia du eta hareharrizko hormak. Behekoa eta bi solairu jatorriz eta XX. mendean gehitu zen, besteak baino txikiagoa atezainaren bizileku izan zedin, hirugarren oin bat. Beheko solairuan arkupea du, erdi puntuko arkuekin, herritaren bilerak, umeen jolasak eta adinekoen deskantsurako egokiak. Solairu bakoitzean lau bao, arkuekin lerro eginez, lehenengoan balkoi luzea izanik Udalak herritarrei hitzegiteko eta herriko ospakizunak ikusteko aproposa.

Herriaren armarria bi lekuetan dago ikusgai, etxeaurrean lehenengo solairuan erdiratua eta Kapitaineneko etxeaurrean. Eguzki erlojua etxeaurreko ezkerraldean dago[2][3].

Handitze lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990. hamarkadan Udaletxea handitzeko lanak egin ziren. Hortara, lehenengo fase batean, Kapitainenea 3.eko orubea gehitu zitzaion[4] eta, bigarrenean, Andra Mariaren kaleko 2 (Txolua), 4 (Orkolagaenea) eta Herriko enparantzako 2. orubeak erabili ziren, azken hau Andra Mariako 2. orubera jadanik lotua zena. Bertan XVI. mendeko eraikinak zeuden, hiribildua handitu zenekoak[5][6] .

Eraikuntza berriak Udaletxe zaharra eta hedapen berria lotzen dituen argi-patio handi baten inguruan egin zen. Aintzinako Udaletxearen hormak garbitu eta osagai nabarmenak berreskuratu ziren. Bi eraikuntzen lotura gaur egungo eta aintzinako elementuen batzea lortzen du[7].

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Oarsoaldea turismoa Errenteria, begirada batean
  2. a b Errenteriako Udala[Betiko hautsitako esteka] Arkitektura zibila
  3. a b Historia de Guipúzcoa Casa Consistorial (Gaztelaniaz)
  4. Errenteriako Udala[Betiko hautsitako esteka] Lehenengo handitze lanak
  5. Errenteriako Udala[Betiko hautsitako esteka] Bigarren handitze lanak
  6. Errenteriako Udala[Betiko hautsitako esteka] Aranzadiren txostena (Gaztelaniaz)
  7. Itark Errenteriako Udaletxearen Handitzea (Gaztelaniaz)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]