Edukira joan

Madalenak (Errenteria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Madalenak (Errenteria)
TokiaErrenteria
AntolatzaileaErrenteriako Udala
Hasierauztailaren 21
Amaierauztailaren 25
Data
DataUztailaren 21
Ospakizunaktxupinazoa, Zentenarioa, bazkariak, danborrada, dantza plaza, erraldioak, buruhandiak, su-ziriak, soka-muturra

Madalenak edo Madalena jaiak uztailaren 21etik 25era Errenterian ospatzen diren jaiak dira. Uztailaren 21eko arratsaldeko zazpietan hasten dira eta uztailaren 25ean, gaueko hamabietan bukatu. Festaren izena herriko zaindari gisa hartzen den Maria Magdalenatik datorkio, uztailaren 22a ospakizun eguna delarik.

Hasiera eta bukaera Zentenarioa kalejirak ematen die jaiei. Errenteriako Musika Bandak interpretatzen du pieza jaien hasieran txupinazoaren ondoren eta uztailaren 25ean gaueko 12etan bukaera ematen die jaiei musika pieza berak, 1967. urtetik, Luis Mari Barinaga Hernandez alkateak ezarri zuenetik.[1] Uztailaren 21eko arratsaldean Txupinazoa Errenteriako udaletxearen balkoitik jaurti eta leherrarazten da, Herriko Plazan eta inguruko kaleetan biltzen den jende multzoaren aurrean. Ondoren,Zentenarioa kalejira jotzen, Errenteriako Musika Banda zahar-etxera abiatu eta txistulariak ibilitzen dira buruhandiaekin eta Xanti eta Maialen erraldoiekin batera, herriko kaleetan zehar. Jarraian Salbea izaten da Madalena basilikan non Udalbatzak parte hartzen duen.

Uztailaren 22an, Maria Magdalenaren egunean, goizeko seietan Diana jotzen da kaleetan zehar eta goiz erdian prozesioa izaten da Udalbatzak lagunduta, non santuaren irudia Madalena basilikatik atera eta eramaten den Jasokundearen elizara Udalbatza, Udal Txistulari taldea, Errenteriako Musika Banda eta Ereintza Dantza Taldea lagun dituztela. Uztailaren 25ean, jaietako azken egunean, irudia bere tokira itzultzeko prozesioa izango da. Hilaren 22an eta 25ean Herri Kirolen ikuskizunak nabarmentzen dira programazioan. 22ko gauean, Alabergako Arditurri Auzo Elkarteak antolaturiko gaueko danborrada izaten da. Uztailaren 23an hainbat adin talderi loturiko festa eta omenaldiak izaten dira eta 90. hamarkadan Koadrilen Eguna moduko ekitaldiak ezarri dira, berezko oldar batetik hasi eta gero era formalago batean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Nº 28 Oarso 1993 – Errenteriako Udala. (kontsulta data: 2021-07-10).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]