Zerrenda:Amerikako soziologia elkarteko lehendakariak
Appearance
ASAko lehenengo lehendakaria Lester Frank Ward izan zen, Ipar Ameriketako soziologiaren aita kontsideratua. Urte guzti hauetan soziologo prestigiodunez osatu da lehendakaritza kargua, hala nola, Talcott Parsons 1949an, Robert Merton 1957an, Erving Goffman 1982an edo James Coleman 1992an. 2009an Patricia Hill Collins Marylandgo Unibertsitateko irakaslea elkartearen ehungarrena egiten bilakatu zen, Black Feminist liburuagatik oso ezaguna dena[1].